inprimatu
Laguntzaileari
Izenburua:
Laguntzaileari
Sinadura:
Euskaldun adixkidea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Euskaldun adixkidea

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1464.zk.
Orrialdea:
5

Laguntzaileari

 

Euskaldun adixkidea

 

 1

 

 Gure atsegabetan, aldean duguna

 Izan dadin arrotza, ala ezaguna

 Ipartar, hegoarra edo euskalduna

 Deitzen ahal dugu hau da gure laguna.

 

 2

 

 Zure nahigabeez bat bada, alaitzen

 Ez du bere bizia aise karreatzen

 Ikas otoi holakoz zuhau urrikaltzen

 Min gaixtoak baituke aztaparkastatzen.

 

 3

 

 Zure onak badio kopeta zimurtu

 Ez duzu ez hortako behar zuk samurtu

 Dohakabea bada bekaizgoz ukurtu

 Jelosiak dioke pairamen bihurtu.

 

 4

 

 Jakinez zu zarela bozkarioetan

 Gure bihotza ere da atseginetan

 Gizakume batek zer eskas du lur huntan

 Sinestez adixkide duela onetan.

 

 5

 

 Euskalduner zuk asko laguntza ekarri

 Ixilka, ez baitzira ohore egarri

 Zor dautzugulakotz guk zerbait ikusgarri

 Pertsu hok, izkirioz ditugu ezarri

 Baimena galdaturik Gaineko Jaunari

 Eskaintzekotan zuri, zanpier irisarry.

 

 6

 

 Hiruetan hogoi ta hamalau urtian

 Amerika itzalgi deitu urrutian

 Ordu berean eman gintuen argian

 Reno Euskaldunena den idaztegian.


inprimatu