inprimatu
Ipuia
Izenburua:
Ipuia
Sinadura:
Agirre Badiola, Domingo (D.A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirre, Txomin

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
145

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ipuia

 

Agirre, Domingo

 

 Mendi altutik errekacho bat

 Garbi garbiya zetorren:

 T' egun batian, euskaldun zar bat

 Bere onduan zegoen

 (Agure zarrak, lenagokuak

 Mendi zaleak ziraden)

 Euskal-erriko samintasunak

 Ta naigabeak pensatzen.

 

 Miņaren miņak orra nun dioz

 Malko eder bi atera,

 Eta, egiņik beren bidia

 Arpegi sarretik bera

 Erori ziran, igarri gabe,

 Errekacho leyarrera

 Non, beti beruntz, etorri ziran

 Ibai chit zabal batera.

 

 Ibai zabala juri oudotik!

 Zetorren beti zikiņa,

 Eta, batere jaramon gabe

 Besteren negar samiņa,

 Errekachoko malkozko urak

 Garbi ziranak antziņa,

 Loitu zituan. Ala biar zan

 ĄEgiteko bere diņa!

 ...................

 Ibai zabalak bezela, askok

 Loitzen ditu ur garbiak,

 Naiz birtutea beziņ leyarrak,

 Naiz izan malko iturriak.

 Askorentzako mundu onetan,

 Euskal-erriko semiak,

 ŋZertzuk dirade malko batzuek?

 ŋZertarako birtutiak?

 


inprimatu