inprimatu
Zumarragako "Residentzia"
Izenburua:
Zumarragako "Residentzia"
Sinadura:
Etxezarreta, Jesus M. (Izazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezarreta, Jesus Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
[678].zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zumarragako "Residentzia"

 

Izazpik

 

 -1-

 

 Donostian daukagu

 guk Residentzia,

 orrekin ezin osa

 gure probintzia.

 Baiņan guk ez degu nai

 iņori kentzia,

 baizik beste berri bat

 azkar zuzentzia.

 

 -2-

 

 Gipuzku ontan dago

 gaixotegi palta,

 ie artua geunden

 Afrikaren planta.

 Baiņan eman ziguten

 pozkida galanta,

 Zumarragan berria

 egingo zalata.

 

 -3-

 

 Erabakia artu

 zuten alajaiņa,

 gaiņera izentatu

 leku ta tamaiņa.

 Gero zer gertatu dan

 ezakigu baiņa,

 erria ezin leike

 orrela engaiņa.

 

 -4-

 

 Izparringiak asi

 ziraden galdezka,

 Ordiziako orrek

 sortu zuen kezka.

 Goierri alde ortan

 jarri zuen pesta,

 baiņan zer gertatu dan

 arrastorik ezta.

 

 -5-

 

 Mediku aundizkiak

 orren aurka ziran,

 askoz obeko zala

 Donostiko jiran.

 Jende asko asi zen

 galdetzen segiran,

 ia gure diruak

 zeņentzako diran?

 

 -6-

 

 Langillien diruak

 gaixotegirako,

 guk ez ote ditugu

 onuntza jirako...?

 Gordeta zeuzkatela

 etxe aundirako,

 ez al zituzten beintzat

 poltsara tirako?

 

 -7-

 

 Esplikatzeko iņork

 arrazoirik badu,

 esan dezala ori

 garbi ta ondradu.

 Pagatutzen dutenak

 dirade juradu,

 erriak jakiteko

 eskubidea du.

 

 -8-

 

 Aurrez kobratzen dute

 aseguru danak,

 pagatzeko garaian

 sortzen dira lanak.

 Ta ortik ezin irten

 pobreak geranak,

 errukarriak emen

 gaixotzen diranak.

 

 -9-

 

 Gertatutzen bazaigu

 noizbaiten ezbear,

 korrika Donostira

 kamiņutan zear.

 Araiņo iritxita

 egin zazu dear,

 tokirik ez dagota

 kalean il bear.

 

 -10-

 

 Ez dute iņorentzat

 lekurik gordeta,

 zintzurreraiņo dago

 gaixoez beteta.

 Langilleak arrazoi

 asko daukateta,

 gaixotzei berri bat

 eskatzen duteta.

 

 -11-

 

 Guraso Elkarteak

 Madridera joanda,

 etorri dira bear

 ziranak esanda.

 Norbait esnatutzea

 komeniko zan da,

 emen ez dago ezer

 leloak izanda.

 

 -12-

 

 Gipuzkoak ez dauka

 limosna bearrik,

 diruak ez badute

 paradero txarrik.

 Egia esateko

 ez degu indarrik,

 guri egin zaiguna...

 eskatu bakarrik!!!

 

 -13-

 

 Guri asko kenduta

 emateko gutxi,

 ainbat burla egiten

 ez dezagun utzi.

 Iņori kendu gabe

 geureari eutsi,

 ta bear dan tokian

 ortzak erakutsi.

 

 -14-

 

 Demokrazien alde

 Arias ta Fraga,

 baiņan ikusi arte

 ezin degu traga.

 Gaixotegia berdin,

 ene Zumarraga...!

 Eskuratu artean

 ezazute laga.

 


inprimatu