inprimatu
Salomon Bigarrena
Izenburua:
Salomon Bigarrena
Sinadura:
Etxezarreta, Jesus M. (Izazpi)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxezarreta, Jesus Maria

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
431.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Salomon bigarrena

 

Izazpik

 

 Aldizkari bat nere

 eskutan erori,

 denan ezaguna da

 «Arantzazu» ori.

 Gauza bildurgarriak

 entzuna askori,

 baina ainbestekorik

 ez beintzat iñori.

 

 Elizaren barnean

 zenbat zalaparta,

 ainbeste aldaketak

 zalantza dakarta.

 Dena zuzendutzeko

 gizon bat bear ta,

 orra, nun sortu zaigun

 fraille bat aparta!

 

 Salomon lenengoa

 Jainkoen antzera,

 bigarrena etzaio

 gelditzen atzera.

 Jainkoak bialdua

 dona zuzentzera,

 mundu ontako duda

 guziak kentzera.

 

 Otzaurteko seme bat

 zenduan galdezka,

 ainbeste dudarentzat

 segurantzi eska.

 a zuk golpetik kendu

 orrenbeste kezka...!

 Ori egingo duan

 Salomonik ezta!!!

 

 Elizaren dotriñak

 ez dula zalantzik,

 ta dogmak berriz iñoiz

 ez dute mudantzik...

 Au gogoratutzen dit

 ainbat segurantzik,

 ez diotala artzen

 egiaren antzik.

 

 Zalantza aundiakin

 ainbeste jakintsu,

 eta Eliza ere

 daukagu berdintsu.

 Baina zure ustetan

 dira bi berritxu,

 gizona nola jarrí

 liteke ain itxu?

 

 Gizon kapazak dira

 dudak dauzkatenak,

 ez dira teologo

 txotxolo batenak.

 Baina munduko juez

 jarri zeratenak,

 aguro kondenatu

 zerbait dakitenak.

 

 Zalantzan dagoena

 biurtu nai egi,

 jendea engañatzen

 ez da errezegi.

 Gaur ziur egotea

 ez al da geiegi?

 ala komeni zaigu

 ta orrela segi.

 

 Bear etzan gauz asko

 len erabaki zan,

 zuk jarraitu nai dezu

 lenagoko gisan.

 Naiz ta Jangoikoaren

 argi asko izan,

 amaika anka-sartze

 egin da elizan!!!

 

 Guzia dogma jartzen

 izan gera trebe,

 orrek ekarri digu

 amaika naigabe.

 Zu berriz egin zera

 egiaren jabe,

 gizon jakintsuen bat

 dudarikan gabe.

 

 Lurrez egindakoak

 eleiz zuzendari,

 utsegin deguanok

 gera pekatari.

 Eta zergatikan ez

 aitortu danari?

 Ez al diozu entzun

 Aita Santuari?

 

 Zeruan dadukagu

 sarrera debalde,

 saiatzen geradenok

 Elizaren alde.

 Bide segurutikan

 zertarako alde?

 Salba nai dezutenok

 Salomoni galde!!!

 


inprimatu