inprimatu
Ichas aldian
Izenburua:
Ichas aldian
Sinadura:
Agirre Badiola, Domingo (D.A.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirre, Txomin

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
390-393

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ichas aldian

 

Agirre, Domingo

 

 ¡Zenbat bidar zur'onduan,

 Umechua nintzanian,

 Zenbat bidar, ichasua,

 Egin ete dot ames!

 ¡Zenbat bidar ibilli naz

 Ondartzeta bigunian

 Egin nairik echechuak

 Desegiteko berez!

 ¡Zenbat bidar, goyetatik

 Chori aldrak ikustian

 Egaka arutz ta onuntz,

 Eta neuk egurik ez,

 Pentsau dot, Jaunak zergaitik,

 Gizona egin zanian,

 Emon ez eutsan egurik

 Izan ezkero añ errez!

 ¡Zenbat bidar, neu bakarrik

 Jarririk aitzen gañian,

 Ikusi dot aitza bera

 Dana zuritzen bitsez,

 T'olatuaren indarrak

 Berunzkuan, aitz tartian,

 Daruazala arriyak

 Biraka nai ta nai ez,

 Geratzen zirala batzuk

 Arri andiyen azpiyan

 Beraren laguntasuna

 Eskatzen balebe lez!

 ¡Zenbat bidar, zenbat bidar

 Aitzetan ta ondarrian,

 Juan jataz ordu onak

 Lagunchuakin barrez!

 

 Baña juan tan umetasuna,

 Jun ziran ume-kontuak,

 Ta juan dira orduko amesak,

 Ta ez dira amesak oinguak.

 Arri ta arantzak billatzen ditu

 Adanen ondorenguak:

 Eztau zapaltzen ondar bigunik

 Ibilleran nire orpuak.

 

 Munduko gauzak gizonak gaukez

 Guatiok zereginduak;

 Lurrian zelan bizi pentsetan

 Duaz udak ta neguak....

 Ta bitartean, chori aldra asko

 Len lez, zabalik eguak,

 Urrin dabiltza. ¡Ze urriñ diran!...

 ¡Ta urriñago zeruak!

 

 Ichas ondoko arriyak legez,

 Munduan garan artian,

 Bira biraka gabiltza danok

 Lurreko ujol tartian;

 Eta alperrik ibilten gara

 Laguntasunen atzian:

 Ezta, nai arren, zeri eldurik

 Beti billatzen bidian.

 

 Gaur bere nago zuri begira, ichas altsua.

 Zagoz gogorra, bildurgarriya, orroetsua.

 Zu aña ezta sekula izan mendi altua,

 Zu aña ezta izan sekula dana mundua.

 Gerralariyak euki badabe lurra goitua,

 ¿Nork goitu zaitu, oraiñ artian, zu ichasua?...

 

 Ara emen dator danen gañetik, zure olatua,

 Bits irakiñez guzti-guztia koroetua...

 -Alper alperrik, jasorik gora zure besua,

 Nigana zatoz. Desegingo da, gizarajua,

 Burrunbadaka, nitz ondarretan, zure amorrua.

 Zure gañetik, danen gañetik, da Jaungoikua;

 Berak emonda artu zenduan toki neurtua;

 Nai eta nai ez bete biozu bere agindua.

 

 Bildurgarria bazagoz bere oraingo unian

 ¡Gustagarria zenbat bidar egoten zarian

 Leun, baketsu eta urdiña zagozanian!

 ¡Eta ze pozik egoten nazan illun aldian,

 Eguzkiyaren argiya agurka iya danian,

 Ikusten zelan urre-kolorez jazten zarian,

 Begira zelan kaira chalopak etorten dian,

 Aize biguna sentitzen gozo neure arpegian

 T'olatuaren zarata urriñ bake bakian!

 Orduan iñoiz entzuten badot elis-gañian

 Kanpai-danbada kristau guztiai erregu eskian

 Nik entzuten dot kanpaien otsa biotz-erdian,

 T'erregutzen dot bizitsuago, modu obian.

 

 Garratz ta gozo beti daukadaz zure onduan

 Neure umetako, sasoi dontsuko gauzak goguan;

 Eta agiri ezpada iñor nire inguruan

 Zerurañoko egaak egiten ditut orduan,

 Zeren, nai bada igo ta igo chori moduan,

 Naikua ego daukagu gure pentsamentuan.

 


inprimatu