Cachetona
Aginaga, R.
Txikia, pottoka
oin bakoitza haragi ponpoila.
Hamairu senitartekoa
eta anonimatotik iheska doana
bere masail guriz.
Begiek bere aurpegiko haragia
eragiten dute bizitasuna eman nahirik
eta bere hortzetatik geratzen dena
mateilaundien gerizpean
irribarrez, galdetzeko,
Ande! ongi ali al naiz...?