Esker onekuarena
Etxeberria
Gogoz nai neuke lasai egaztu
Gorengo zeruan zear,
Kantu eder bat ots egiņikan
Nere orduak lain bidar.
Nik baiņa izketa ugarienak
Naiko ez ditut lanian;
Nola bada al dut, naizen errena,
Ezer euskera zorrian?
Ala guztiz be, zurekin batez,
Eibar'ko izketa laburra,
Saiatu bear ezin geiagoz
Jasotzen Zeru Ta Lurra.
Zeruan degu Jainko aundia,
Sei egunean dan-dana
Goi eta Bea ezerezetik
Al utsez sortu zuana.
Gauzaren batzuk guztiz agiri,
Ta beste batzuk ezkutu;
Arek erakuts zigun argiro
Nola ta nola dan mundu.
Lur zabalean olde-jakitez
Dirdir dagigu gizonak:
Bere irudira eratu zuen
Aldi-asieran Jaunak.
Eskerrak Zuri, ludi-egille,
Lenen argia gatikan;
Illuna oro jarri zenuan
Eguerdi lez argitan.
Euzkia gatik eskerrak gero,
Gure Jaungoiko aundia,
Gozo ta bero diguzu jartzen
Mundu au degun etxia.
Zuri bai esker bizi ta gartsu
Menderen mende orotan;
Zu bait-zaitugu Aita ongille
Gure bizitza onetan.
Zuk bai diguzu eldutzen oro
Solo-sailletan ereiņa,
Baita ganbarak betetzen alez
Danok bear degun aiņa.
Zuk gau illunez, guztiz onbera,
Eman t'era oi diguzu
Aterpe, oe, seaska guri,
Lo eder dezagun leku.
Ames ederrez jartzen diguzu
Zortzi orduko lo-lua,
Gain-estal ordez deuskula zabal
Zeru-goi izarratua.
Eskerrak Zuri itxas ta legor,
Bakoitzak bere neurrian:
Arkaitz gogorrak jarri diguzu
Etsai bi auen artian.
Eskerrak baita mendi ta baso,
Aitz gorri, txara, zugazti,
Oian ta malkar, aran ta muņo,
Ta onetan diran pisti.
Zer guzti auek beiņola zigun
Gure onean egiņak;
Lor-neke ugari emanagatik,
Ainbat ordez atsegiņak.
Eskerrak edur ta udako bero,
Ipar nai ego aseak;
Gabonetako egun laburrak,
Noiz bagilleko luzeak.
Zazpi Zeruen tresna altzoan
Zuk lasai dagizu arnas:
Gure eun urtezko ekiņa
Zuretzat ezerez arras.
Arto ta gari, gure jateko,
Zuk esku-zabal emana:
Lurrean degu bizi bearra,
Gero zuk sari zoruna.
Azkenez, oi Jaun!, millaka esker,
Onera eldu ezkeroz;
Indar bereziz bait-nozu jantzi,
Amesti galant dan gogoz.
Baiņa munduko neke artean,
Estuasun gorrietan,
Zer gintzakez gu, errukarriok,
Bizi ezik amesetan?