inprimatu
Pozaren pozez
Izenburua:
Pozaren pozez
Sinadura:
Etxebarria, Jon Gotzon (Dirauket)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Jon Gotzon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pozaren pozez

 

Dirauket

 

 Poz-pozik nago:

 Jainko-grazia

 orduoro dago nigan.

 Nere zeruan

 beti argia

 naiz eguna, naiz gaba izan.

 Nere menditan

 lore bigunak,

 ekatxak gogor jo arren.

 Nere ibarretan

 ba-dago ura,

 beti kantari ta garden.

 Munduko bide

 guztiak nire

 ditut. Zoraturik nago

 pozaren pozez,

 Jainko-grazia

 beti niregan baidago.

 


inprimatu