inprimatu
Ama
Izenburua:
Ama
Sinadura:
Etxebarria, Jon Gotzon (Dirauket)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxebarria, Jon Gotzon

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
14

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama

 

Dirauket

 

 Ama, nun zagoz? Gure Eleiz Ama...

 Ama, non zagoz? Entzun euskaldun

 baten negarra. Zum semea

 zure irrikaz bai dabil, itun.

 

 -"Super hanc petram..." Ta arri-azpian

 -Euskal-erria, il-agiņean.

 Usque in aeternum biziko dira

 Eleiza, arria... ta gu azpian?

 

 -"Artegi baten bear ditut Nik

 ardi guztiak. Ortik kanpora

 ilgo zarie gosez, leizean".

 Otsoa dator gure gaiņera...

 

 Artzaiņak iges... Goiko Jaun ona!

 Artaldetik at larratzen nozu

 ala, artzain barik, morroi zitala

 gure gidari ezarri dozu?

 

 Ene Jaungoiko: siņesten zaitut.

 Jauna, begira nere ituna.

 Zure graziaz gorde nagizu

 beti fededun... ta euskalduna.

 


inprimatu