Urrategi'ko Andre Maria'ren goramenak
Etxaniz, Nemesio
Ormolago mendiko
Erregin maitea,
Zu zaitu Azkoitia'k
Zeruko Atea.
1
Urrategi'ko bidean gora,
loreak argi begira;
an degu Ama ta Aren ondoan
biotzak goratzen dira.
2
Sortze Gorbiko Ama maitea,
gorde diguzun eliza,
ba-dirudizu basamortuan
sortutako zeru-Ziza.
3
Elizak bere erabakia
eman aurretik or ziņan,
azkoitiarren fede zintzoa
agertuz zure Sorreran.
4
Garbi-garbia ziņala, Ama,
zurelenengo unetik;
ori entzun da sinistu zuan
Azkoitia'k antziņatik.
5
Irarraga'ko Frantzizko'k bere
biotzeko maite-garrez,
Pildain'dar Joakin apaizaren eresia.
or jaso zuan zure eliza
sinismena aitortu bearrez.
6
Milla seireun urtetan gora
amazazpigarrenean,
jasoa omen zera guretzat
mendixka baten gaiņean.
7
Arrazkeroztik zenbat eskari
zure aldare aurrean!
Zenbat biotzen zotin minbera,
goza zure itzalpean!
8
Argatik or du gure Azkoiti'k
bere egonleku gozoa;
egunik-egun, urterik-urte,
bere otoi-gar beroa.
9
Ta orain zure Erregintzari
eskein diogu koroia,
urre-dizdiraz apaindurikan
zure Buru ta Jargoia.
10
Iguzu, Ama, Urrategi'tik
zure laguntza eztia!
Iguzu zeru goietan leku
galdu ondoren bizia!