Umezurtza
Erratzu
(Aizea ta euria burrukan dabitz,
eta ate-ondoan umezurtz gaxo
bat iya illean dago...)
Kale zokoan illun da gogor euria:
Ate-zuloan burrukan aize nasia.
Umezurtzari estalperik eman nai ez:
Aingerutxoa bere ondoan negarrez.
[...]
Euri-ur-tantak atsekabez malko itzuli.
Ama zerutik semetxoari begira:
"Aingerutxu oi, ekar semea zerura".
"Aurtxo maitea ¿amarengana joan nai?"
Aurtxo gaxoak, Aingeruari: "¡Ene, bai!"
Egan da egan zeruruntz Aingerutxoa:
Egan da egan berekin ume gaxoa.
Zeru-bidean izartxoak aiengana:
"¡Bai ume ederra zerura gaur dijoana!"
Ama zeruko ate aten bien zai.
Seme kutuna bere besotan euki nai.
Kale-zokoan illun da gogor euria.
Ama-semeak goian betiko zoria.