inprimatu
Andereñoak
Izenburua:
Andereñoak
Sinadura:
Etxamendi, E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1415.zk.
Orrialdea:
5

Andereñoak

 

Etxamendi, E.

 

 1

 

 Andereñoak zoin diren ederrak

 Ote daki bat bederak

 Euskal-Herriaren amore-garrak

 Piztu dituen izarrak

 Izan banintzen hegaztin beharra

 Banuken bai ipularra

 Andereñoen bila beltz zamarra

 Gordagi bero idorra

 

 2

 

 Ta banintz lore gorria

 Gogotik niro garni / hoien gerria

 Garni hoien gerria ta

 Ai berdin ezpaiñ-hegia.

 

 3

 

 Andereñoak goizian-goiz dohaz

 Ikastolako bideaz

 Herria zuen zapeta takoinaz

 Lotarik ai atzar-araz

 Izan banintzen oraino haurñoa

 Oixe ikastolakoa

 Anna izanen nuen bai loa

 Zu gatik andereñoa

 

 4

 

 Ta banintz lore gorria

 Gogotik niro garni / hoien gerria

 Garni hoien gerria ta

 Ai berdin ezpaiñ-hegia.

 

 5

 

 Andereñoaren begi-onduak

 Pixkaño bat haundituak

 Irakurtzen ditaizke nekatuak

 Edo lo-gabez hantuak

 Izan banintzen ni Euskal-Herria

 Andereñoa neria

 Eginen niroken dantza berria

 «Andereñoen irria»

 

 6

 

 Ta banintz lore gorria

 Gogotik niro garni / hoien gerria

 Garni hoien gerria ta

 Ai berdin ezpaiñ-hegia.

 

 7

 

 Izan banintzen hegaztin beharra

 Banuken bai ipularra

 Andereñoen bila beltz zamarra

 Gordagi hero idorra

 Izan banintzen ni Euskal-Herria

 Andereñoa neria

 Eginen niroken dantza berria

 «Andereñoen irria»

 

 8

 

 Ta banintz lore gorria

 Gogotik niro garni / hoien gerria

 Garni hoien gerria ta

 Ai berdin ezpaiñ-hegia.


inprimatu