inprimatu
Nun dira ene lagunak
Izenburua:
Nun dira ene lagunak
Sinadura:
Etxamendi, E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1160.zk.
Orrialdea:
5

Nun dira ene lagunak

 

Etxamendi, E.

 

 LELOA

 

 Nun dira ene lagunak

 Mutil azkar eta alegrinak

 Hutsik dirade alor-oihanak

 Hutsik ere andre alargunak.

 

 KOBLAK

 

 1

 

 Nun dira ene lagunak

 Enekin ziradianak

 Norat iruanak

 Derauztate heiek denak

 Batzu ihes dabiltzanak

 Bas'ihizien berdinak

 Besteak lurpian dituzte etzanak.

 

 2

 

 Ekia han Goizerritik

 Mikeleako menditik

 Oihan ondotik

 Agertzen zitzaikularik

 Baratzian gu ernerik

 Bihotza bozkariorik

 Lanari jokatzen ginen atseginik

 

 3

 

 Ekaitzak hor zirenian

 Eskua elgarri eman

 Dugu askotan

 Gure lanaren onetan

 Ginduelakotz gogotan

 Ari ginela holetan

 Iraultza egiten Eskual-Herrietan.

 

 4

 

 Etsaia zauku bernatzen

 Bere lege zikinaren

 Guri botatzen

 Nola bere pean gauzken

 Gure zauriez jostatzen

 Gure nigarrez irriten

 Laket du madarikatuak aritzen.

 

 5

 

 Ahoan elhe zuria

 Barnian faltsukeria

 Ustelkeria

 Betiko debrukeria

 Bainan hor egun berria

 Heldu zaio lazgarria

 Hasarrez mundua duke jazarria.


inprimatu