inprimatu
Ariana
Izenburua:
Ariana
Sinadura:
Etxamendi, E.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, E

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1541.zk.
Orrialdea:
5

Ariana

 

Etxamendi, E.

 

 1

 

 Ariana ene arreba

 Pasiphaë-ren alaba

 Zoin amorez zauritu-ta

 

 2

 

 Naparra guzi-guzia

 Ipar eta Goizerria

 Zein eremu desertiak

 Gernika-rikan gabiak.

 

 3

 

 Bihotzian daukat mil amore-min

 Ta zurekin ezdakit ez nol'egin

 Maite maite dut, maitasunez maitatu

 Komentian Españan ezin naiz sartu

 Bihotzian dauzkat mil'amore min

 Ta zurekin ezdakit ez zer egin.

 

 4

 

 Naxos uharte minena

 Zutan gal behar nintzena

 Lore beltz bat bihotzian

 Neraukan maitez hiltzian.

 

 5

 

 Gernikaren bitoria

 Gure maitasun-saria

 Uharten gaituzu utzi

 Eta bogatu urruti.

 

 6

 

 Lore arnika zira zu Gernika

 Buruan dut izar bat dirdiraka

 Munduan barna deitzen naute Naparra

 Zuretzat daukat ner'ekiaren garra

 Lore arnika zira zu Nabarra

 Buruan dut izar bat dirdiraka.

 

 7

 

 Ariana ene arreba

 Pasiphaë-ren alaba

 Zoin amorez zaurtu-ta

 Hil ziñan These-k utzi ta?

 

 8

 

 Naxos uharte minena

 Zutan gal behar nintzena

 Lore beltz bat bihotzian

 Neraukan maitez hiltzian.


inprimatu