inprimatu
Uztapide zenari
Izenburua:
Uztapide zenari
Sinadura:
Adixkidea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adixkidea

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1710.zk.
Orrialdea:
5

Uztapide zenari

 

Adixkidea

 

 1

 

 Berri trixte bat jakinik, sesitu nau ni bet-betan

 Barneak ezin jasanez hasi bainaiz nigarretan

 Egun guzitako berriak jakin nahiz radiotan

 Uste gabez entzun izan dut Oiartzune alde hortan.

 

 2

 

 Berri txarrak hartu behar onak balire bezala

 Ezin sinetsiz nagoen Uztapide hila zela

 Banakien aspaidixkoan hura gaixo zagoela

 Iduri zuen arbol azkar bat ezin aurdikiz nihola...

 

 3

 

 Pausa zaite, lo egizu Manuel gizagaizoa

 Asko lan egina duzu paregabeko usoa

 Zerbitzatu izan baituzu gur'Euskal-Herri osoa

 Merexitu ere baituzu baitezpada deskantsoa.

 

 4

 

 Hegaldatzen zarelarik hortxet zeruetan barna

 Zuri begira dagotzi zuretzat ziren lagunak

 Mattin ta Xalbadorrek tuzte hartu gakoak hor bana

 Zorionean hartuko zauzte amuiltsuki beren gara...

 

 5

 

 Uztapideren joaiteak mintzen du Euskal-Herria

 Nigarretan familia bai eta mundu guzia

 Guzientzat sakrifikatu du bihotzaren erdia

 Maitasunean ereman baitu bere munduko bizia.

 

 6

 

 Manuel gizagaizoa zuri azken adiua

 Mundu huntarik joaiteko jin zaitzu azken ordua

 Bihotz handiko zerbitzu eile denentzat gizon prestua

 Betiereko, segur, ongi izanen za jujatua.


inprimatu