inprimatu
Sarako liburu feriak
Izenburua:
Sarako liburu feriak
Sinadura:
Adixkidea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adixkidea

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1752.zk.
Orrialdea:
5

Sarako liburu feriak

 

Adixkidea

 

 1

 

 Kantatzen dut bihotzetik pasatu dugun egunaz

 Harriturik egotu naiz han zagon bildutasunaz

 Jendea orroituko baita oi Bazko biharamunaz

 Euskal-Herriko anai arrebak mintza zaizte otoi Saraz!

 

 2

 

 Saratarrak beti danik, izan dira maitatuak

 Mattinek bertsu kantatzen baitzituen frogatuak

 Utziko zituen hark bazter zinema ta teatroak

 Saran baitzituen ikusten zinez gauza arraroak!

 

 3

 

 Saratarrek badakite gauzak oneski muntatzen

 Hala nola, egun hortan okasione bat baitzen

 Ehun bat idazlarik zuzten beren lanak irakusten

 Euskaldunek irakurtzean ikas euskara maitatzen.

 

 4

 

 Idatzirikan euskaraz ta idatzirik erdaraz

 JakIntsun hainitz zabilan axolatua menturaz

 Hazi onez eraina zagon bete dedila fruituaz

 Jainko maitea, hementxet gaude, zure baitan esperantzaz!

 

 5

 

 Eskertzen zauztet arrotzak eskertzen adixkideak

 Zuen artean iganik oren batzuek goxoak

 Guzien izenean zauztet igortzen konplimenduak

 Besta horren muntatzaileek zuzten mereximenduak!


inprimatu