inprimatu
Ongi etorri egunkariari
Izenburua:
Ongi etorri egunkariari
Sinadura:
Adixkidea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adixkidea

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2065.zk.
Orrialdea:
3

Ongi etorri egunkariari

 

Adixkidea

 

 1

 

 Gora kanta dezagun holako berria

 Ez baita ez ttipia den gertakaria

 Aspaldiko asmoa ta nahikaria

 Euskal Herriarentzat zen behar gorria

 Orai kasik hor dugu gaur egunkaria.

 

 2

 

 Beste gauza bat ere erran behar dena

 Informazio sailan ezartzen duguna

 Ezen herri bakotxak barnean daukana

 Bere jenden artean bizitzen duena

 Berak besteri ager hori da xuxena.

 

 3

 

 Hirugarren sotasa gogor eta fedez

 Ez baita egon behar batere herabez

 Beste kasetek gure berriak emanez

 Maiz zikindu gaituzte ta bete gezurrez

 Orai bestela izain da nahi ala ez.

 

 4

 

 Egunkariari zor dugu hemendikan

 Ongi etorri ona gure partetikan

 Berri ttipi ta handi guk kausituko han

 Izan diten Nafarran ala Gipuzkoan

 Oraindik beha gaude irakurtzekotan.


inprimatu