inprimatu
Arbona ta Ahetzen
Izenburua:
Arbona ta Ahetzen
Sinadura:
Adixkidea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adixkidea

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1756.zk.
Orrialdea:
4

Arbona ta Ahetzen

 

Adixkidea

 

 1

 

 Bi herri elgarrekin juntatuak dira

 Arbona ta Ahetze, anaiak baitira

 Euskal dantza ederrak, itzul eta bira

 Hamargarren urtea baitoa hastera.

 

 2

 

 Prirnadera diote emana izena

 Sasoin hortan sortzen da lore ederrena

 Lili hoik elgarrekin usain goxoena

 Udaberriarekin freskatzen da dena.

 

 3

 

 Dantza zazue beraz, oi, gazte maiteak

 Beldurrik zen gabe airoski taldeak

 Osa malte zaituzte hemengo jendeak

 Euskal-Herri guzitik zuentzat galdeak.

 

 4

 

 Euskal-Herria ez da joanen hiltzera

 Ohidura xaharrak ez utziz galtzera

 Segi zazue beti kantu ta dantzara

 Nexkatx eta mutilak, orroituz gerora.


inprimatu