Milla bederatzireun eta
Etxeluze, J.MĒ
-I-
Milla bederatzireun eta
irurogeita zortzian
Ain justu Igokunde eguna
degularik maiatzian
Bertso batzuek jarri asmoa
sortua zait biotzean.
Zeiņek jarriko lizuke zure
semeak jarri ezian.
-II-
Erri txiki polit euskalduna
tontor ontan Jaunak jarri
Amaika aldiz erdi txoratzen
begira egon naiz orri
Aize sanoa oparo dago
guzien osasungarri
Begiei gusto eman nai danak
Zerain aldera etorri.
-III-
Zerain or dago apal da trinko
mendi gain lerden batean
Era ortantxe iraungo zuen
ez dakit zenbat urtean
Nik eskari bat gaur euskerari
agoa bete betean
Bizirik iraun dezala emen
Zerain bizi dan artean.
-IV-
Bazkunde jator bat sortu gendun
erri danak eratuta
Ordu alaiak or pasatzeko
geintsunok alkartuta.
Laborde jaunak emen egin zun
zoragarrizko txaleta
Nik pake-leku deituko nuke
pitxi apaiņez beteta.
-V-
Bertso batzuek nola ez molda
plazako arbol zaarrari
Begiratuta erdi autsia
Gernikakoa dirudi
Bere denboran sufritua da
nik al dakit zenbat zauri
Gu bizi geran artean beintzat
etzaitezela erori.
-VI-
Euskalerriak zuregandikan
badauka bai, zer ikasi
Elur trakets ta aize zakarrak
bi alditaraiņo autsi
Eta berriro kimu ematen
leen baiņo gartsugo asi
Gezurrik ez det batere esan,
nai dezutenak ikusi.
-VII-
Zerain onetan arkitzen gera
gaur ikastola-ta guzi
Ortan ez ditut danak txalotzen
ez dutelako merezi.
Euskalerrian euskera eta
euskal oiturak lenbizi
Zeuk ikasi nai ez badezure
besteri ez galerazi.
-VIII-
Arte zaarra nik zuregandikan
badauzkat itxaropenak
Merezi dituzu erri batek
eman litzaken omenak
Zure ardura izan bezate
emen agintzen dutenak
Zerain da euskera ez ditu maite
zu maitatzen etzaitunak.
-IX-
Zu ainbat aipa nai zinduzket nik
luzatu gabe geiegi
Zuregatikan esan litezke
nik ez dakit zenbat egi!
Une on eta txarretan beti
Zeraiņi eman arpegi
Era ortantxe jarraitu zazu
oi! biotzeko Jauregi.
-X-
Jauregi zaarra ortxe zaude zu
apalkiro eta lirain
Seme argi bat eman zendun da
nik eskertzen zaitut orain.
Arantzazuko eliza erre
ta berak berriz eragin
Euskaldunentzat txalogarria
dabenetan Aita Zerain.
-XI-
Orra bertso berriak jarri nik
gazteak abestutzeko
Erri maitea etzaduzkat nik
illunpean baztertzeko.
Naiz ta zugandik aldendu bear
puxka bat edo betiko
Zentzunik dutan artean beintzat
etzaitut iņon aaztuko.