Bertso berriak
Etxaluze, Joxe Mari
Olea, zuri begira,
au datorkit memorira,
maixu bat eta bi ikasle or
alkartuak gera;
Jende danan agerira
askotxoren inbirira,
erri batetik iru joan giņan
Xenpelar sarira.
Emen sortuak lenbizi
baitere gaztetan azi,
naiz zu Legazpi'n eta Mantxola
Arantzazu'n bizi;
Xenpelar sarian auzi
Olea'k du irabazi,
nere iritziz, gutxiagorik
etzuan merezi.
Ni ere zure modura
emen sortua mundura,
Ponte batetik artuko gendun
bataioko ura;
Maite det erri zar ura,
sartua biotz barrura,
ogi-bideak naiz, eta eraman
bertatik kanpora.
Iņor goratutzen jator
saiatzen zerade gogor,
ortako doai apartak bear
dirade derrior;
Izen batzuek illezkor,
egiņak ba-dituzu or,
beste batzuen artean
Olaizola ta Xalbador.
Zu aruntza ta onuntza
batzuk jasoaz goruntza,
premiz aurkitzen dezuenari
eskeiņiz laguntza;
Bide bakarra da motza
zu askotatik zabiltza,
beste batzuk zirikatutzen
etzaude amutsa.
Bertsoak jartzen dotore
ba-dezu ainbat adore,
sarritan teman zabiltza, eman
nai ezik amore;
Gaur onena izanda ere
naiz euki milla balore,
barka zaidazu, etzaitut jartzen
Xenpelar'en pare.
Mantxola abitu batekin
bizi zera Amarekin,
bertso lanean nola zabiltzan
nik nai nuke jakin;
Len Zerain'en alkarrekin
eiten gendun zerbait ekin,
gaur Arantzazu'ra joan gabe ez
leike kontatu zurekin.
Arantzazu'ra joatean
maitetasunez betean,
zuk Amarekin bizi nai zendun
guztizko pakean.
Gero zeruko atean
sartu nai bete-betean,
orregatikan al zaude praille
konbentu batean?
Argi zenduan burua
ta sinismena burua,
orregatikan joango ziņaden
Aman ingurua.
Kristau danen elburua
izanagatik zerua,
praille guziak salbatzea ere
ezta segurua.
Nunbait bertsozko lan denak
maitatzen dituzutenak,
bertso bikaiņak jartean azalduz
sarritan kemenak.
Zuek egindako lanak
asko dira oso onak,
ar itzazute nere zorionik
maitekorrenak.
|