50 urte zerbitzu
Adixkidea (A.B.)
1
Adixkide xahar batek derauzkitzu goresmenak
Bore apez lagunekin konplimendu beroenak
Berrogoita-hamar urte du dauzkitzula Jainko Jaunak
Apezterat deitu ondoan eman dohain ederrenak.
2
Uztaritze ta Hazparne, zure lan toki lehenak
Gazteekin eremanez urteetan goxoenak
Eta gero predikuetan inarrosiz euskaldunak
Eta ere omore onez betez erretor-etxeak.
3
Hazparnetik Arbonarat zintuzten gero igorri
Aintzinekoek egin lana segituz han zinen jarri.
Arbonarrak zuri zaudela dena begi ta beharri
Ez baitute segur ahantzi beren ertor Etcheberri.
4
Arbonatik frango laster Urruñara jin baitzinen
Bihotz bera ta kar bera hunat zintuen ekartzen
Ibarreko Mixel Saindua gidari segurtzak hartzen
Eta hola Urruñarreri beren fedea azkartzen.
5
Urruñatik Baionarat zinen azkenean heldu
Han baitzauden zure beha eri xahar ta ezindu
Geroztikan heien artean osoki zare finkatu
Jaun-Goikoak bakarrik daki zonbat ditutzun lagundu.
6
Ber denbroran han zare predikari ta idazle
Irakurgai,ta liburu baliosenen egile
«Frantziako Erregina» ta «Mixe] Garikoitz» berzalde
«Orotarik», «Zerurat Buruz», deramatzu bertzeak ere.
7
Hola beraz eskuz-esku goazen gero-ta-gorago
Gain hartarikan gure beha hainitz eta hainitz dago
Zurekilan guretzat ere han sartzea errexago
Zure ele pollitekilan Petrik baigaitu hartuko.