inprimatu
Ximiko
Izenburua:
Ximiko
Sinadura:
Etcheverry, Michel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etcheverry, Michel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1025.zk.
Orrialdea:
5

Ximiko

 

Etcheverry, Michel

 

 1

 

 Orai arte izanik beti alegera

 Zek gaitu lerrarazi maitia huntara?

 Nolaz zerauku lotu holako trixtura

 Bihotza treinkatua daukun ilundura?

 

 2

 

 Argi xirrixta hori izar begietan

 Zure elhe eztia irri ezpeinetan

 Amodio pindarra piztuz nere baitan

 Zorionez ninduzun airatzen betbetan.

 

 3

 

 Su gana bihotzean buhaka pizturik

 Gogoa bozkarioz betea delarik

 Haize hegoak berak ez luke indarrik

 Haren ezeztatzeko aski furfurarik.

 

 4

 

 Bi ilabetez behar baitugu berexi

 Ez beraz uste ukan nagola ihesi

 Ez, elgar ez dezagun halere ahantzi

 Betikotz nahi nuke zurekilan bizi.

 

 5

 

 Begiak ņirņiraka, plaņu, bekoz beko

 Xortaka urtzen zaizku bi nigar ihintziņo.

 Zintzurra agortua mihian ximiko

 Elherik goxoena laiteke idorxko.

 

 6

 

 Azken irri ezti bat dautazu ixuri

 Zoinen hari goxoak josi bainu zuri.

 Zeruan uzten duen marra luze hori

 Airekoak derauka gu bien lotgarri.

 

 7

 

 Hain urrundik zu ganat berriz itzultzeko

 Urtxoaren pare dut hori segituko

 Sor lekua eta zu ezen neretako

 Biziaren erroak zaizte sekulako.


inprimatu