inprimatu
Minkorra
Izenburua:
Minkorra
Sinadura:
Etcheverry, Michel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etcheverry, Michel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1037.zk.
Orrialdea:
4

Minkorra

 

Etcheverry, Michel

 

 1

 

 Baratzezaina, eni derauka, hire behako samina?

 Buru xut hori aire altxatuz, ez nezakela kondena.

 Hi bahiz ere, gu bietarik, moltsakoz aberatsena

 Nere sakelaz, beti kontentez, ni segur alegerena.

 

 2

 

 Lore alurra, paregabe duk, kolorez eta ederrez

 Bainan ez diok bate estima ditukan hegi minkorrez.

 Astirik ez duk baten biltzeko hire aztapar soskorrez.

 Plazer goxoak zaizkik sobera bihotz barneko idorrez.

 

 3

 

 Sosean daukak mundu huntako biziaren baligoa

 Deusik ez zauzkik adixkidantza, ez lagun-amodioa.

 Behin betikotz madarikatuz baratze sagar ondoa

 Gizonarentzat kendua ziok sugeak bere gozoa.

 

 4

 

 Aste guzian eta igandez amikatua lanean

 Ud'eta negu, arrajosia, koropiloz alurrean

 Anai arrebak eta auzoak denak utziz bazterrean

 Etxen bederen goxoan hiza emazte-haurren artean?

 

 5

 

 Goizean goizik aire freskoak pizten dauk bihotz barn

 Beha zak bada zoin handia den iguzkiaren zabala.

 Izar ihintzak mila iguzkiz ingurikatzen hauela

 Belar bakotxak, zilar et'urre, iduri likek xingola.

 

 6

 

 Ez, aztaparka, bete zak fite, belar tzar hortaz ahurra

 Eta horrekin, eiharraraz zak, hire errabia txarra.

 Zerurat buruz altxa zak orai baketuz bihotz gogorra

 Gora baitago bethikoz bihar gure izaite beharra.


inprimatu