inprimatu
Goizean goiz Urkoitik
Izenburua:
Goizean goiz Urkoitik
Sinadura:
Etcheverry, Michel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etcheverry, Michel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
504.zk.
Orrialdea:
2

Goizean goiz Urkoitik

 

Etcheverry, Michel

 

 1

 

 Nir-ņir-ņir hasten dira izarrak zeruan,

 Argi-tirrintaņo bat agertzen hastean.

 Orai zaut eni laket egoiten kanpoan,

 Ipbar-haize gocho bat heldu zautanean.

 

 2

 

 Alegerako dira bazterrak goizetan,

 Gauaz freskatu-eta izar-ihintzean.

 Choriak kantuz ari dira sasietan,

 Oilarrak kukuruka, chitoak tiutan.

 

 3

 

 Alegrantziarekin hasten naiz kantatzen,

 Chorien bozari dut nerea juntatzen,

 ĢIkusten duzuģ zauta orai gogoratzen,

 Horrek hobekienik baitu konbenitzen.

 

 4

 

 Zalhu-zalhua noa pentze bati goiti,

 Urrundik behatzera nere herriari:

 Ezkerretik Urkodoi iratzartzen ari:

 Bertz'aldetik Urtsua haren begiriari.

 

 5

 

 Mendi hori ikusiz nork ez du pentsatzen:

 ĢEz die horko jendek goserik sofritzen:

 Mendi-mazela hoiek zaukutek erraiten,

 Mathelak dituztela ederrak ekartzen!ģ

 

 6

 

 Gau-argi arte hortan zoin diren ederrak,

 Malbaren kolorean mendichka hoik denak:

 Nola baitire jartzen chahako beteak,

 Hala-hala horiek dire hanpatuak!

 

 7

 

 Mendi horin erdian lo balitz bezala,

 Dago gostu-gosluan ner'herri ichila:

 Bai gauaz bai egunaz maldatzen dutela.

 Aro tcharraren beldur izar ez dadila!

 

 8

 

 Zeruan ari dire izarrak itzaltzen:

 Bertze alderat ditut begiak itzultzen:

 Urkoi izar batzuek dute inguratzen,

 Gandeler bat iduri, dena, argistatzen...

 

 9

 

 Emekiņo eguna ari da argitzen;

 Ohartu gabetarik denbora pasatzen...

 Azken behako bat dut herrirat botatzen,

 Goiz huntako freskuraz bularrak asetzen.

 

 10

 

 Doi bat atrebitzen da hantchet agertzerat

 Iguzki erreinu bat Urtsu-ko puntarat.

 Dir, dir, dir, hasten da han beha orotarat,

 Beldur balitz bezala jausteko Urkoirat.

 

 11

 

 Ursuaren gainetik hunat lerraturik,

 Erreinuņo bat bada hostoilen artetik.

 Ihintz-chorta bakotcha da distiraturik:

 Baditakea perla ederragokorik?


inprimatu