inprimatu
Espos-eguneko kantiak
Izenburua:
Espos-eguneko kantiak
Sinadura:
Adixkide fidel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adixkide fidel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1199.zk.
Orrialdea:
5

Espos-eguneko kantiak

 

Adixkide fidel

 

 9

 

 Orai ordainez aipatzen zaitut zu ere andre esposa.

 Behar bezala hautatu duzu bizi lagun baliosa;

 Merexi baitu zure ganikan errespetu ta karesa

 Elgar lagunduz egin diozie bizi bat arras urosa.

 

 10

 

 Kontseiluño bat nahi dut eman orantxe nik zuen baitan

 Irrisku haundiz bizi baigira guziak denbora hontan;

 Gaixtakeria eta malezia dabil ardura jendetan

 Hoitarik aise dkefenditzeko zaite fidel elgarretan.

 

 11

 

 Oraino dudan erran beharra espos gaztiak zuendako

 Buraso onen argi bideak sekulan ez ahantzteko;

 Hoier ikasi Euskal mintzaira beti ihardokitzeko

 Euskaldun odol garbi duziela haurreri erakusteko.

 

 12

 

 Kantu hauk ditut hola moldatzen zuhurki adixkidantzan

 Espos gazte hauk laudatu nahiz uroski beren ezkontzan;

 Azken kontseilu hau eman gabe ez naiteke libro izan

 Zuen Burason erakuspenak jarraiki etsenplu gisan.

 

 13

 

 Etzazuela otoi gaitz hartu ni mintzo naizen maneran

 Ez baitut uste ofenditzeko arrazoinik dudan eman;

 Ama-Birlina otoitzen dizit espos hauen ohorean

 Harek iaguntza eman dezoten behar ordu dutenean.

 

 14

 

 Hau hemeretzi mendeak eta hiruogoi-hamahiru

 Ekain'ilaren bederatzia egungo eguna dugu;

 Pare gabeko eztei ederrak Turlock herrian ditugu

 Gomitak eman dituzteneri milaka esker zor dugu.

 

 15

 

 Azken pertsua nahi dut eman hemen denen izenian

 Espos gazte hauk ohoratzeko desira hoberenian;

 Zorionezko suertiak ditzan lagundu bizi guzian

 Borondate hau horientzat dut «Oso neure bihotzian».


inprimatu