inprimatu
Baigorriar bat Landesetarik
Izenburua:
Baigorriar bat Landesetarik
Sinadura:
Etcheverry, Joseph
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etcheverry, Joseph

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
Alea:
760.zk.
Orrialdea:
3

Baigorriar bat Landesetarik

 

Etcheverry, Joseph

 

 1

 

 Kantuz hasi nautzue hau erran nahiaz:

 Orhoit nizala beti ene sort-herriaz;

 Ene Baigorri gocho ezin ahantziaz,

 Pilotari, muslari, josteta artziaz,

 Manecheneko murru untsa frogatiaz.

 

 2

 

 Jostetak utzi ditut serios lanian;

 Hementche ari behar kaskoinen artian;

 Familia handitzen zaut osagarrian;

 Jinkoak lagun gitzala zoin gure lekian,

 Berekin hartzekotan azken egunean.

 

 3

 

 Aspaldi sortu eta hari niz zahartzen;

 Adinak ez daut ene omorea kentzen.

 Halako ausartzia zeren dudan hartzen,

 Barkamendu lagunak dautziet galdatzen:

 Jaunak lagun gitzala familia hazten.

 

 4

 

 Jinkoak eman dauzkit bi landare gazte;

 Aitaren laguntzeko ideia badute.

 Hoien bizimodua ichtante da haste;

 Beren eginbidia betetzen badute,

 Aita-amek bezala kontechko nindaizke.

 

 5

 

 Kantu hok eman ditut ene buruari,

 Jinkoari manatuz denen osagarri.

 Lagun bat emana daut: bearrik dut hori.

 Kantu hok nitaz orhoit diren guzieri.

 Zerurat hel gitela otoitzian ar sari.

 

 6

 

 Agur eta ohore, zuri, Baigorri!

 Goraintzi ene partez Eskual-Herriari!

 Komensacq-etik diot agurra deneri:

 Dotzena urte hotan utzi laguneri,

 Orhoitzen bazirezte Joseph Etcheverri.


inprimatu