inprimatu
Bakezsfield-etik
Izenburua:
Bakezsfield-etik
Sinadura:
Etcheverry, Adolphe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etcheverry, Adolphe

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
700.zk.
Orrialdea:
2

Bakersfield-etik

 

Etcheverry, Adolphe

 

 1

 

 Hemeretzi ehun hiru hogoi ta hiruan,

 Bertsu hok nahi ditut hedatu munduan.

 Amerikako leku zonbaiten gainian,

 Bakersfield jarria naiz aspaldi haundian.

 

 2

 

 Etchetik partitu naiz gazte nintzalarik,

 Ait'ama ta haurride guziak utzirik.

 Bai partitu nintzan ni bihotza ilhunik,

 Burua apal eta begiak bustirik.

 

 3

 

 Orai bakarrik naiz ni denen egiteko,

 Kozinatze bai ala churikitendako.

 Emazterik ez baita lan horietako,

 Hemen behartu naiz ni denen ikasteko.

 

 4

 

 Goizean goiz jeiki ta berdin berant etzan,

 Egun guziak hola behar tugu jasan.

 Penak eta plazerak amodioz jasan,

 Bakarrik bizitzeko lotsarik ez izan.

 

 5

 

 Zonbat gure artean direlarik gazte,

 Bizi molde hobeak chekatzen dituzte.

 Guzien nahia da bizi nahi aise,

 Lan guti egin eta aberastu fite.

 

 6

 

 Nahi ditut aipatu hemengo lekuak

 Artzain egoiten giren udako zokuak.

 Hemen gaitu atakatzen azkarki beruak.

 Hunek ditu achikitzen gorriturik denak.

 

 7

 

 Udan du hanitz bero eta hotz neguan,

 Eremu hanitz eta nehor ez ondoan.

 Gisa huntan denbora ez da laster johan,

 Beti maite lagunak ditugu gogoan.

 

 8

 

 Bertsu hok eman ditut gazte laguneri,

 Urte bat desiratuz urosa deneri.

 Nahi duten guziek hunarat etorri,

 Amerikan artzaina da eskasten ari...


inprimatu