inprimatu
Pastoralaren phedikia Maulen emanik
Izenburua:
Pastoralaren phedikia Maulen emanik
Sinadura:
Etcheto, Jean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etcheto, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2066.zk.
Orrialdea:
3

Pastoralaren phedika Maulen emanik

 

Etcheto, Jean

 

 1

 

 Othoitzian hasten dügü egünko besta

 Biba ziek, kümitatü gütützie Eliza huntan

 Jinko huna gure artin dizügü prefosta

 Eta Didduek erraiten dereikü: Orai goratik khanta!

 

 2

 

 Diddue zizün izen ttipia

 Hatik Eppherre famili handia

 Zübükotan ikhusi badü argia

 Gazterik gozatü dü Zelia!

 

 3

 

 Alzürükü züzün, haren herri maitia

 Herri eijerra erran gabia

 Han, azkartzeko oro badia

 Osagarria, eta ahatze gabe Fedia!

 

 4

 

 Gazterik, Baiunan egün batez apheztü

 Erraiten zizün, Jinko hunak zila bethi lagüntü

 Eta behar zela egünoz hartaz orhitü

 Hortako, Diddue Eppherre erremestia dezagün!

 

 5

 

 Diddue kolejun izan zira gure iakaslia

 Eta artetarik ikhusi düzü ifernia

 Bena izan bazira Profesür haitia

 Zure matematikek ikhusazi dikezie debria!

 

 6

 

 Zurekin ikhasi dizügü zer zen xüxenaren atzamaitia

 Egünoztako bizin, inportant beita jüsto izatia

 Eta agitzen bazereikün oxo trunpatzia

 Zure begietan ikhusten ginizün, zer zen Parkatzia!

 

 7

 

 Zure mintzaje argia aija Uskaralat lerratzen

 Hortako beti ari zinen edo izkibatzen edo khantatzen

 Lagüntü badüzü Mauleko ikastola sortzen

 Fier zinen ikhustez sanoki ari zela handitzen!

 

 8

 

 Eskola hortarat Haurrak jiten dira gogotik

 Uskara emaiten dizie bihotz bihotzetik

 Hola segür gira badatekila ziren ondotik

 Pastual eta Maskada emanik gure Xiberotik

 

 9

 

 Egün Area aldi düzü aktür izatia

 Holako egünak sendi dü izerdia

 D'Abbadiren bizia dela amiagarria

 Haren jokatzeko badüzie osagarria!

 

 Urrentzeko erran nahi dereiziegu eskerrik hanitx deneri

 Bai zier, bai Diddueri, bai Kristo Erregeri


inprimatu