inprimatu
Espos-eguneko kantiak
Izenburua:
Espos-eguneko kantiak
Sinadura:
Adixkide fidel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adixkide fidel

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1198.zk.
Orrialdea:
4

Espos-eguneko-kantiak

 

Adixkide fidel

 

 1

 

 Agur bero bat bihotz erditik oral jaun eta andriak

 Pertsu batzuek kantatzen ditut egungo egin berriak;

 Bozkariozko suieta deraut emaiten okasioniak

 Egun ikusiz hemen juntatzen bi bihotz maitagarriak.

 

 2

 

 Oroz gainetik aipatu nahi ditut jaun-andre esposak

 Pentsatzen baitut zonbat zirezten memento hontan urosak;

 Hola konplitu dituzielarik elgarri egin promesak

 Dudarik gabe atsegin oso derauka zuen bihotzak.

 

 3

 

 Xoragarri da jenden izaitia, bat beraren sasoinean

 Partikulazki amorant gazte hola kausitzen denean;

 Damurik zauku laster pasatzen batere uste gabean

 Espos gazteak protxa zazue modurik hoberenean.

 

 4

 

 Felizitatzen zaituztet biak, bai Michael eta Jeanette

 Sakramenduak gaurko egunian elgarri josi zaituzte;

 Orai bezala bizi guzian fidel egoiten ba zizte

 Jainko-jaunaren graziak segur bai lagunduren zaituzte.

 

 5

 

 Espos gazteak gaurko ezkontzak zaituzte biak batera

 Obligazione berriak entsegatu konplitzera;

 Lehen lehenik batek bertzia beti fidel maitatzera

 Zorionaren bide zuzena garbiki kontserbatzera.

 

 6

 

 Gazte danikan ezkontzen denak duen obligazionia

 Giristinoki altxatu behar heldu zaien familia;

 Ainitzeri du horrek emaiten kontsolamendu haundia

 Lana xuhurki duenarentzat denbora pasagailia.

 

 7

 

 Lana sobera jalgitzen baita aita-amer ainitzetan

 Orduan haurrak ezartzen duzte bertze norbaiten eskutan;

 Errespetua horrek galtzen du hamarretarik zortzitan

 Haurrak dituen amak ditzala atxik beraren manutan.

 

 8

 

 Pertsu hontan dut mintzatu nahi orantxe espos jaunari

 Amodio ta karesa bero atxik beti lagunari;

 Duen itxurain araberara izar bat baitu iduri

 Lausenga baizik ez daike egin horren begi eztiari.


inprimatu