inprimatu
Etcheparen kantuak
Izenburua:
Etcheparen kantuak
Sinadura:
Etchepar (amerikanoa)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchepar

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
567.zk.
Orrialdea:
2

Etcheparen kantuak

 

Etchepar (amerikanoa)

 

 1

 

 Ni naiz Etchepar zeru-ikerle,

 hedoien beldur gabea;

 Ameriketan sortua gatik,

 eskualdun aiten semea;

 Gagarin Ruso eskualdunaren 

 anal hegaldun chumea;

 Bainan, «Herria»-n erranei esker,

 gaitzeko famen jabea!

 

 2

 

 Hamasei metra gorako harma

 altchatu zuten zelaian;

 Kintalka eta tonaka ere

 bolbora bazen barnean

 Ni horren puntan eman ninduten

 burdin-kaiola batean

 Segur «Aitaren» egin bainuen

 ganbera hortan sartzean.

 

 3

 

 Chimichta batek bolbora piztu

 eta kolpea partitu;

 Nik ez nakien nun nintzan ere,

 kolpez bainintzan airatu:

 Beharria gor, begia lanho,

 deusi ez nintzan ohartu...

 Gibel-aldea lastoz nuela

 behar dautzuet aitortu!

 

 4

 

 Zirurikatuz nindoalarik

 burzoramendu batekin,

 Bigarren zir-zart izigarri bat

 bizkar aldetik nut egin:

 Ai zer zarrasta hertzetan gaindi,

 hain laster joaitearekin!

 Hedoietarat nindoan ala

 bertze mundurat... ez jakin!

 

 5

 

 Halere noizbait nintzan ohartu

 gela ez zela goititzen

 Aditu ere nuen lurretik

 norbait radioz mintzatzen

 «Puttil, jauts hadi, has berehala

 parachutaren zabaltzen!»

 Jauzi handi bat egin ondoan,

 nunbait dilindan han nintzen!

 

 6

 

 Orduan ere bi pentsaketa

 pasatu zaizkit gogoan

 Hemen naizeno, irrisku guti

 lanho haukien artean!

 Bainan nun duket eror-lekua,

 urean ala lurrean?

 Ene bizia begiratzeko

 ala hiltzeko tokian?

 

 7

 

 Haizeak eta Jainko maiteak

 lagundu naute urerat;

 Eta mariñel adichkideak

 ethorri zaizkit biderat;

 Bildu bainaute zimelduchea

 eta ereman etcherat,

 Ene andrea eta bi haurrak

 bihotzez besarkatzerat.

 


inprimatu