inprimatu
Beskotītz-tarra
Izenburua:
Beskotītz-tarra
Sinadura:
Etchenique, Maurice
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchenique, Maurice

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
634.zk.
Orrialdea:
4

Beskoītz-tarra

 

Etchenique, Maurice

 

 1

 

 Huna bertsu berriak Beskoitze aldian,

 Emanak izan direri sasoin ederrian,

 Mila zortzi ehun eta lau hogoita zazpian:

 Andere gazteņo bat dugu trichtezian.

 

 2

 

 Andere gazteņo bat badugu Lapurdin,

 Bere egoitza baitu Baionatik hurbil;

 Gazte danikan baitzen izpirituz abil,

 Enganatu izan-tu bi dotzena muthil!

 

 3

 

 Goizian izan zauzkit etchcan bi urso;

 Heien pena doloriak hainitz ziren fresko:

 Pentsaketan jarri naiz, aditu orduko;

 Zer egin behar dudan badut lana frango!

 

 4

 

 Urso churl hori da haukien sujeta:

 Larru churi gorria charmcgarri baita;

 Gorputz tailaz propia, iduri buketa:

 Hortakotz du henian hainitz arrakasta!

 

 5

 

 Arrakastatua da guarda gaztetarik,

 Amerikano eta bolanjeretarik;

 Guziek uzten dute ongi ezaguturik.

 Ez othe du izanen soldado gazterik?

 

 6

 

 Aintzina juan behar naiz erranez egin:

 Zure barnian bada hainitz malezia;

 Hortakotz mihiari eman prudentzia:

 Nahasi izan duzu Bezkoitze guzia.

 

 7

 

 Anderia sortu ziren mundurat birjina:

 Geroztik hautsi duzu leihoko berina;

 Bethi abantailos da lan ontsa egina:

 Sasoin ederra duzu bai eta adina.

 

 8

 

 Zortzigarren bertsua aita eta amari,

 Esplika dezazuen zuen alabari:

 Birjinitatia zuen mundurat ekharri;

 Begiratu duenetz errozue ongi!

 

 9

 

 Zure faltaz zaude zu jarria penetan,

 Eskandala haundi bat emanik jendetan!

 Hola ibiltzen dean plazer lizunetan,

 Urrikituren zaio azken orenetan.

 

 10

 

 Huna azken bertsua, orai da emana,

 Zombaitek bailukete bihotzian pena;

 Zombat gizon gai tuen orai baita fama,

 Guarda gaztia baita hoita laugarrena!


inprimatu