inprimatu
Misioneak Hazparnen
Izenburua:
Misioneak Hazparnen
Sinadura:
Etchemendy, Joseph
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchemendy, Joseph

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
284.zk.
Orrialdea:
5

Misioneak Hazparnen

 

Etchemendy, Joseph

 

 1

 

 Mila bederatzi ehun eta berroita hamabortzian

 Hiru aste iragan tugu Phazkoaren aitzinian

 Jainko onaren lege sainduaz mintzatzelekin batian

 zen misione hunkigarriak izan ditugu herrian

 

 2

 

 Hazparneko herriak ditu zabal zabala hegalak

 Kita misionestak ez ditu halere lotsatu lanak

 Kurritu dituzte bai segurki mendichkak eta zelhayak

 Etche orori helarazteko bere othoitz hoberenak

 

 3

 

 Egun guziez haste hastetik, oi gauza hunkigarria

 Oste haundian ibili baita elizan jende guzia

 Hori ikhusiz asea dago gauza hunen asmatzia

 Herri hunetan bethi dagola azkar oraino fedia

 

 4

 

 Aita Maintenu, Darritchon, Suhit, Aguirre zazku mintzatu

 Hoyen erranak suhar zirela zauku guri iduritu

 Jainko onaren lege saindua daukute argitaratu

 Hori segituz salbamenduaz ez dugu behar dudatu

 

 5

 

 Zuen lehia miresgarria nola ez hemen aiphatu

 Aita Maintenu lotsatu gabe orotutzu antolatu

 Zure lagunak ere zitzaitzu bihotz guziaz segitu

 Zahar, gazte, eri, erdaldunez guziez zaizte orhoitu

 

 6

 

 Oroz gainetik choragarria egun baten aratsian.

 Hunkigarria suzko abaya gure karriken erdian

 Herri guzia hor da bildua kantuz eta othoitzian

 Zeruko Amak bazuken segur irrigno bat ezpainian

 

 7

 

 Etzen gutiago hunkigarri izan dugun bertze gau bat

 Khartsutsunekin girelarik guziak joan hil-herrirat

 Hil hoyen arimetarik bazen joanik purgatoriorat

 Ordu berian ainhitz ditazke bai hegaldatu zerurat

 

 8

 

 Aste saindua iragan dugu orok bildutasunian

 Akhabatzeko choragarriki Phazko egun ederrian

 Jende este bat izigarri izan kommunionian

 Jainkoak grazia nasaienak emanen dauzku agian

 

 9

 

 Aita misionestak orai hemen dautzuet denen eskerrak

 Ez dira debaldetan izan zuek jasan nekhaldurak

 Bihotz guziaz zuen erranak izanen dira eginak

 Zeru eder hartarat guziak onhart gaitzan Jainko onak.


inprimatu