inprimatu
Manech Etchamendy-ri
Izenburua:
Manech Etchamendy-ri
Sinadura:
Etchemendy, Jean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchemendy, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
285.zk.
Orrialdea:
4

Manech Etchamendy-ri

 

Etchemendy, Jean

 

 1

 

 Suiet berri baten hasterat orainche naiz abian:

 Begistatua ere nuen iragan aspaldian.

 Huna zer kasu pasatzen den ene izipiritian:

 «Bortuko Aitatchi» gogo dut laudatu en'aldian.

 

 2

 

 Alde batetik,maitatua, ta bertzetik oseba,

 Laudorioen emaiteko zur' illoba gose da:

 Huk baino hobiak merezi zintuzke baitezpada,

 Kontseiluz chuchendu baituzu anichko eztabada.

 

 3

 

 Ez baititake uko egin sortzezko gustuari,

 Laurogoi urthe iraganak, ta orano koblari:

 Mandatu hau egiten diot eskualdun jendeari,

 Denek igor dietzatzugun agur minenak zuri.

 

 4

 

 Baigaituzu pertsu zuhurrez bethi zuzen argitu,

 Zer zitaken ongi ta gaizki aski untsa garbitu,

 Ez dugu erranen ahalko ez dugula aditu

 Gaizki guzia gerochago behar dela patitu...

 

 5

 

 Iragaiten ahal bagine mundu huntan sainduki!

 Bainan bethi trichteak gira zorigaitzez egoki!

 «Aitatchi», diozun bezala, entsegatuz hobeki,

 Ateak gintuzke zeruan behar zabal ideki!

 

 6

 

 Urthe berri hastapen huntan hauche zait gogoratzen,

 Ez laike pollit hau ahantziz bazintut zu kitatzen:

 Oseba maitea, urthe on derautzut desiratzen,

 Ta graziak ere ardiets, zer baduzun galdatzen.

 

 7

 

 Laster akabatzen baitzeraut koblakako kolpea,

 Nahiz ichilik egoiteaz dudan joko hobea,

 Bi desira kartsu banuzke zu ontsa izaitea,

 Eta zonbait pertsu oraino, zureak ikustea.

 

 8

 

 Perteulari chaharragorik ez baita hemen gaindi,

 Eta hobeagorik ere ez dut, biziki sendi...

 Desir nuke buruzagiek banezate konprendi,

 Zerbait gisaz gorets dezaten oi Manech Etchamendy.

 


inprimatu