inprimatu
Agur espos maiteak
Izenburua:
Agur espos maiteak
Sinadura:
Adixkide bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adixkide bat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1032.zk.
Orrialdea:
4

Agur espos maiteak

 

Adixkide bat

 

 1

 

 Sasoin eder batean, zer egun airosak

 Dauzkun guri eskaintzen, aurtengo Maiatzak

 Biziari zabalduz, iduri arrosak

 Egun kausitu tugu Heletar bihotzak.

 

 2

 

 Kaminoko semea, Léon espos jauna

 Zutan daiteke bada, handi zoriona

 Uhaldaiko alaba, harturik laguna

 Heletari diozu, eman atsegina.

 

 3

 

 Amerika eskualde, harturik ihesa

 Atxiki izan duzu, hitzeman promesa

 Pausuan ezartzeko aitamen bihotza

 Kuraiekilan duzu, hartzen laborantza.

 

 4

 

 Etxean plantatzera utziz beren haurra

 Aitamek badukete, handia plazerra

 Eman dezakotela, kuraia, indarra

 Ibil dezan artoski, heiek lantu lurra.

 

 5

 

 Bizikotzat harturik, lagun bat eztia

 Urostasun osoan, zirade jarria

 Beti konpli zazue, Jainkozko nahia

 Haren borondatean, molda familia.

 

 6

 

 Andre espos maitea, bi solas laburzki

 Ele ederretarik balinbadut aski

 Altxatua izarra, hoin girixtinoki

 Zonbat xarmanta ziren, nork ote ez daki.

 

 7

 

 Zonbait urte egonik, hor gaindi hirian

 Zure bihotz eztia, zinuen herrian

 Laborantzan lotzeko beti amentsian

 Amants horren arrosa, egun da lilian.

 

 8

 

 Ahantzi gabe ere, behar tut aipatu

 Aitama maite hoiek, tuzue ohoratu

 Zuen altxatzen dire, denboran penatu

 Zozionez tuzue, pena hoik pagatu.

 

 9

 

 Amodioarekin harturik indarrak

 Jaunak nahian pasa, urteak ederrak

 Bakean errespeta, etxeko xaharrak

 Goxa dezazten luzaz, beren haurren haurrak.

 

 10

 

 Zuri mintzo nitzaizu, eskualdun gaztea

 Espos berri hotan da, etsenplu hartzea

 Gauza ederragorik, denenzat badea

 Amodioz beiratzea, lurra ta etxea.

 

 11

 

 Huna oraixet uros, egun espos berri

 Bizi guzikotz zizte, josiak elgarri

 Grazia galdaturik zeruko aitari

 Jarraik zaitezte beti, haren bideari.

 

 12

 

 Penarekin naiteke, ni huntan arrasta

 Kontseilu ttipiño bat zuer eman eta

 Maitasunez zazue, beti elgar maita

 Famille altxatuz, emenda Heleta.


inprimatu