inprimatu
Bi Garaztar Parisen
Izenburua:
Bi Garaztar Parisen
Sinadura:
Etchemendy, Jean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchemendy, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
458.zk.
Orrialdea:
3

Bi Garaztar Parisen

 

Etchemendy, Jean

 

 1

 

 Eskualduneri agur eta othoi kasu,

 Eman gogo baititut orai zonbait pertsu:

 Aiphatu nahi nuzke gaur Garaztar batzu,

 Parisen ikusiak hok Parislar faltsu.

 

 2

 

 Arpegi gorri eta kapelu handiak,

 Kapeluko zikinak ez arras kendiak,

 Parisen bekan dira holako jendiak:

 Izan badira ere, aspaldi zendiak.

 

 3

 

 Ikusgarriak ziren ibilki karrikan:

 So zagonak in duke, iri ederrikan.

 Ahuntzen pare ziren, goizetik-ats tropan,

 Otoek izituak zabiltzan kalopan.

 

 4

 

 Bide-kurutze hotan, eskuin ala ezker.

 E zbada kasu-iten minhartzea da laster:

 Bi Garaztar baititu otoak lehertzer,

 Oso balinbadira, Jinkoari esker...

 

 5

 

 Hemengo jandarma hok ukan duzlen lanak!

 Bakarren erasiak dituzte erranak!

 Garaztak horiek omen baiziren edanak.

 Ez dira goratuko eskualdunen famak...

 

 6

 

 Mendiko urrats hori nahiz kriketatu.

 Jinkoak daki nola diren enseatu:

 Astoak nahiz trostan zaldia garhaitu.

 Nago mandotik diren orai astoratu!

 

 7

 

 Garaziko chokotik behin jiten eta,

 Zerbait eremaitea hementik zuzen da:

 Hok egin nahiz beren gisako presenta.

 Garazin sartu dute hemengo «akzanta»...

 

 8

 

 Pariserat lehentze heldu zirelakotz,

 Atrebitu dirare, gau ta egun oroz:

 Laurentchek andre-gayik ez duenaz geroz,

 «Pigallen» bada frango, batto ezin eros.

 

 9

 

 Gisa orotakoak ikusten baitira,

 Behin partituz geroz, ezin erretira!

 Gidatzaile onekin ezin galdu dira:

 Berak etziren jinen hok eskual-Herrira!

 

 10

 

 Bi jaun horik nor diren, nik ez dut errango:

 Zeren Garazin baita, trufatzale frango:

 Bi klasetarik bazen - ezkondu-donado!

 Erranak-erran, baitut lagun on egongo.

 

 11

 

 Hiria-hiri baita, ta mendia-mendi,

 Hobekiago dira Donibanen gaindi.

 Pariserat ethorriz, besta zuten sendi:

 Azkenik beldur ninzan hemen ziten geldi!


inprimatu