inprimatu
Ameriketarik
Izenburua:
Ameriketarik
Sinadura:
Etchemendy, Bernard
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchemendy, Bernard

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
670.zk.
Orrialdea:
4

Ameriketarik

 

Etchemendy, Bernard

 

 1

 

 Bihotza alegera, niazu kantatzera,

 Nahiz eta deklaratu, eskualdunen manera:

 Gohora altcha dezagun, zaharren bandera,

 Eman baiteraukute bestatto bat ederra.

 

 2

 

 Simon, Gaston, Camino, bai eta Arno Auzqui

 Orok ere aipatzia, merezi dute naski.

 Mila eskerrak ororen partez, bihotzetik zuer

 Nahi ditugu airean, persuetan egorri.

 

 3

 

 Horra Simon zaharra, yarria sala chokuan.

 Ichil ichila baitago bere andrea onduan.

 Metra erdiko zigarro bat hor badauka ahuan

 Pentsatzia neke da, zer dabilan goguan.

 

 4

 

 Bigarren hori huna, nun dugun Camino

 Gizon ernea eta arros haidurra oraino...

 Yendekilako egiten hobeki daki guk baino.

 Ez da gelditu lanetik, besta horrek ziraino.

 

 5

 

 Gazton hirugarrena, zuzen da aipatzia:

 Yenden errezebitzeko, gizon pare gabia.

 Horrek ikasia du, zer den komplachentzia:

 Gizonok baino nahiago cherbitchatu andria.

 

 6

 

 Horra jaun propria, gure Arno Auzqui:

 Behar diren manera, eder guziak badazki;

 Gizona hor zabilan okupatia aski,

 Ez baizuen nahi deusik, gerta zadien gaizki.

 

 7

 

 Presuna frango bazen, besta eder hortan;

 Zaharretan baino nombre geyago haurretan;

 jaun zerukuak lagon zaitzatela, ziaun hurrats

 Hola hola segi dezagun, ondoko egunetan.


inprimatu