inprimatu
Canada-tik
Izenburua:
Canada-tik
Sinadura:
Etcheleku, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etcheleku, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
536.zk.
Orrialdea:
3

Canada-tik

 

Etcheleku, Pierre

 

 1

 

 Egun desberdin asko badira

 sortuz geroztik munduan:

 Egia hori aitortuko dut

 ongi frogatu ondoan!

 Ni sor-lekuan bizi nintzana

 aita-amekin gostuan,

 Hetarik urrun huna non naizen

 orai Canada xokuan!

 

 2

 

 Xoriak ere bere umeak

 agertzen zaizkon pondutik,

 Berak hazten tu jana bilatuz

 ahal dukeien lekutik.

 Azkartuz geroz ume horiek

 joaki ohantze goxotik;

 

 Gisa berean partitu naiz ni

 burraso onen etchetik.

 

 3

 

 Hemetzi-ehun berrogoi eta

 oi hamahiru-garrena,

 

 Otsa-ilaren hamarra nuen

 abiatzeko eguna.

 Tristerik nintzan besarkatu-ta

 neure aita eta ama;

 Gogotik ezin kendua baitut

 orduko orhoitzapena.

 

 4

 

 Ene arreba goxo maiteak

 nigarrez zaituztet utzi.

 Bi hilabethe naizela orai

 nuen ganik berex bizi.

 Bainan hargatik ez zaituztet, ez,

 gaixoak, hola ahantzi:

 

 Bihotzetikan derauzkitzuet

 igortzen mila goraintzi!

 

 5

 

 Canada leku borthltza dela

 hori ez da, ez, gezurra:

 Hunat heltzean metra bat lodi

 hatzeman nuen elhurra.

 Haize hotz batek plkatu nahi

 bisaia eta sudurra

 Nindagon haragitik zautanez

 berexi behar hezurra!

 

 6

 

 Baxenabarre goxoko seme,

 sortzez naiz Arrosatarra,

 Amerikara jina naizena

 ez bainaiz segur bakarra:

 Mutil gaztien enganagarri

 

 leku hauetan dolarra:

 Bere pobrean biba betikotz

 gure sor-leku ederra!


inprimatu