inprimatu
Egia da...
Izenburua:
Egia da...
Sinadura:
Adiskidea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adiskidea

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1014.zk.
Orrialdea:
6

Egia da...

 

Adiskidea

 

 1

 

 Bankako ihiztariak denetan famatuak. (berriz)

 Ondo hetako erbiak,

 Erbi eta ihiziak, denak, tiroz dituzte hilak.

 

 ERREPIKA

 

 Egia da, egia nihauk ikusia da (berriz)

 

 2

 

 Igand'egun eder batez, basurde bat kusirik,

 Ba ote zen espanturik,

 Espanturik ba ote zen nunbait, ez erraite beharrik.

 

 3

 

 Harmak ontsa kargaturik, mendiz mendi joan ziren.

 «Bai guretzat duk izanen

 Guretzat bai duk izanen, segur, zeren baitugu hilen.»

 

 4

 

 Basurdea hatzetarik fite hatxeman zuten.

 Txotxetan tiratu zuten

 Tiratu zuten txotxetan, hantxet, zoinek hil behar zuen.

 

 5

 

 Ihiztari hoberena xorteak du hautatu

 Ez baitzen guti harritu,

 Harritu eta daldaran, naski, basurdea hunkitu.

 

 6

 

 Basurdea kolpaturik, ihes joan omen da.

 Bankan utziz ber'odola,

 Ber'odola utziz Bankan, omen, jo zuen Erratzura.

 

 7

 

 Han bizi omen da orai gostu hoberenean.

 Ihiztariak etxetan,

 Etxetan ihiztariak daude, gorderik ahalgetan.

 

 8

 

 Adixkide otoi barka, hemen gaizki errana.

 Ixilik ezin utzia,

 Ezin utzia ixilik, baita holako balentria.

 

 9

 

 Oihanean basurdea hiltzen duzuenean,

 Xingar xafla bat gostuan

 Gostuan xingar xafla bat berdin, zuekin nezake jan.


inprimatu