inprimatu
Europaren alderako himnoa
Izenburua:
Europaren alderako himnoa
Sinadura:
Etchechury, J.-M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchechury, J.-M

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1095.zk.
Orrialdea:
5

Europaren alderako himnoa

 

Etchechury, J.-M.

 

 1

 

 Europa xuti dadila

 bere haurren biltzale

 Hedatuz bere hegala

 herri xumen zaintzale.

 

 Errepika

 

 Lur-alde suhar,

 Jakintsu zahar,

 Mundukd begi argia!

 Haste-hastetik

 Zeru-mamitik

 Jainkoak hautuz jalgia!

 

 2

 

 Europa segur desberdin

 itsas, mendi, zelaiez;

 Aberats zaiku hor egin,

 baratz eder, hanbatez.

 

 3

 

 Arrazak ere ez dira

 denak bota bereko;

 Dohainez aldiz ardura

 batzu bertzen beteko.

 

 4

 

 Dretxoa behin asmatuz,

 hor da zuzen sortzaile;

 Bihotzez denak berdinduz

 bedi bake jartzaile!


inprimatu