Soldado
Etcheberry, Gilbert
1
Hamar bat ilabethe nizala soldado
Oraino hemezortzi, orduan akabo...
Anartean agian zauku laburtuko;
Zeren bertzenez dugu zentzua galduko.
2
Bai, etchetik joan nintzan bihotza ilhunik
Burua aphal eta begiak bustirik:
Etchekoen uzteak pena egiten dik;
Bainan penarik gabe ez duk salbatzerik...
3
Egina izan zautan bezala galdea,
Pariserat lehenik hartu dut bidea:
Min hoberenean domaia ez dea
Bi urte eta erdi funts hortan galtzea?
4
Lehen egunak dira puchka bat gachtoak,
Gradodunak badira omor tcharrekoak:
Heien manuak dira bethi berdintsuak;
Luzara balazkike gure astokoak!
5
Achuantek gituzte usu atakatzen;
Sekulan egun batez baditut aurkitzen,
Tinkaldi bat segidan diotet emaiten,
Nun ez zautan artean kolera erortzen...
6
Bainan badira ere denbora gochoak:
Aintzindari horiek ez dira abilak:
Tresnak igorri-eta zilo batetarat,
Bagoatzi jartzerat leizar baten perat...
7
Gu hola ikustea bai segur da pena:
Oro zoin alferrago, deusentzat fazoina!
Baginu bat bederak pinta arno bana,
Hobea lizateke gu guzien zaina!
8
Huntan geldituko naiz baitut gaurko aski,
Etchekoer igorriz milaka goraintzi;
Adichkide lagunak ez ditut ahantzi;
Jainko Jaunak ditzala azkarrik atchiki.