inprimatu
Saharatik
Izenburua:
Saharatik
Sinadura:
Etcheberry, Gilbert
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etcheberry, Gilbert

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
631.zk.
Orrialdea:
4

Saharatik

 

Etcheberry, Gilbert

 

 1

 

 Hamasei ilabethe egin tut Frantzian,

 Undarrak hururatu behar Algerian

 Bortchatuak jitea, nork bere aldian,

 Leku trichte huntarat, azkenak agian.

 

 2

 

 Port-Vendres hirian dugu untziska bat hartu;

 Zazpi ehun soldado barnean metatu:

 Itsasoa ezti baitzen ez gira eritu,

 Untzia ez baitzaugu sobera higitu.

 

 3

 

 Goiz alderako gira Algérat ethorri;

 Chuchen hogoi orenez egin bide hori

 Urrunetik so eta Parise iduri...

 Hurbildu-ta ondoan bar zen urre hori!

 

 4

 

 Hortik igorri naute Reggan den tokirat,

 Sahararen erdian dagon herrichkarat;

 Iguzkia bero ta hurak agortzerat,

 Zer debruk du gizona gidatu hunarat?

 

 5

 

 Hemen dagon jendea segur da trichtea:

 Gose, egarri eta bethi kizkailia.

 Desertian bizia ainitz da nekea;

 Kabaletan errege jauntto kamelia.

 

 6

 

 Huntan utzi behar dut, bhainiz egarria:

 Arno gorrigno hori, zer falta handia!

 Jainko Jaunak emanik Eskualdun herria,

 Eskualdunek badugu bai parabisua.


inprimatu