inprimatu
Hirur laminak
Izenburua:
Hirur laminak
Sinadura:
Etcharren, P.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etcharren, P

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
647.zk.
Orrialdea:
4

Hirur laminak

 

Etcharren, P.

 

 1

 

 Kantuz, hichtuz eta dantzan.

 Hirur lamiņak zabiltzan

 Oihan-bazterreko plazan,

 Ilhunbe beltchen gerizan.

 Bata zen Naņiņo,

 Bertzea Meheņo,

 Azkena Gorriņo.

 Hiruak dira arizan

 Kantuz, hichtuz eta dantzan

 Biharamuneraino.

 

 2

 

 Hirur maide alegera

 Heien gana bildu dira:

 Iduri inguma tcharra

 Argiaren ingurura.

 Bata zen Beltchiņo,

 Bertzea Korkiņo,

 Azkena Potroņo.

 Hiruak arizan dira

 Lamiņekin bira-bira

 Biharamuneraino.

 

 3

 

 Zerutik ilargia so,

 Nola zauden besoz-beso,

 Dena musu alahintso,

 Ez erdizka, bainan oso:

 Behin herabeki,

 Bertzean kartsuki,

 Azkenik ozenki...

 Seiak baitira gerocho

 Biranazka besoz-beso

 Ezkondu ohorezki.

 

 4

 

 Maideak Bachenabarren

 Eta lamiņak baziren,

 Gau beltz batzuez bederen...

 Orai ere zonbait omen:

 Pare bat Arnegin,

 Bertze bat Bidarrin

 Edo Baīgorrin,

 Hainitz Chuberon, Lapurdin,

 Eta egia jal dadin,

 Bazter orotan berdin.

 

 5

 

 Mua bederatzi ehun!

 Mende hau fini dezagun,

 Erranez gazter urthe hun,

 Denek har dezaten lagun:

 Batek diruduna,

 Bertzeak panpina,

 Denek bihotz-duna,

 Mutchurdin edo alargun,

 Izan dezaten ezagun

 Etcheko zoriona!

 


inprimatu