inprimatu
Bi pertsu goresgarri Harambillet pilotarieri
Izenburua:
Bi pertsu goresgarri Harambillet pilotarieri
Sinadura:
Adichkidea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Adichkidea

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
397.zk.
Orrialdea:
3

Bi pertsu goresgarri Harambillet pilotariei

 

Adichkidea

 

 1

 

 Bi pertsu berri nahi diozkat kantatu Ezpeletari

 Herri guti da izan duenik horrek bezanbat plekari

 Agur handi bat egiten diot Harambillet arrazari

 Odol beretik sortu baitzauzku plazako hiru iaun handi

 

 2

 

 Bere denboran Mattin chaharra nola etzuten aitphatzen

 Trinket barnean, aintzin gibelak, denak zituen zafratzen

 Utzi behartu zitzaionean, semea zaio agertzen

 Aita bezala, frantses-espaņol, orori da nausi jartzen.

 

 3

 

 Hirugarrena, seme gazte bat, heldu zaiote ondotik

 Aitek bezala, pilota maite, ezin kendua eskutik

 Geroan ere, segur girade, hola segituz engoitik

 Plazer izanen dugula orok hari beha bazterretik.

 

 4

 

 Zuen omena gora dagoke, gure Eskual herrietan

 Agian gaztek, zuek bezala, gostu dukete pilotan

 Plekari ainitz ikus dadien eskualdun plaza gainetan

 Zahar gazteak gocha gaitezen igande arratsaldetan.

 

 5

 

 Eskualdun seme, zuen herritan, atchikazue pilota

 Eskualherriko ohiduretan ederragorik ez baita

 Aiten desira izan da bethi, bertzeak oro utzita

 Pleka jokoa bihotz bihotzez guziek dezagun maita.


inprimatu