inprimatu
Urtheko hamadi ilabetheak
Izenburua:
Urtheko hamadi ilabetheak
Sinadura:
Etxamendy, Jean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
342.zk.
Orrialdea:
4

Urtheko hamadi ilabetheak

 

Etxamendy, Jean

 

 1

 

 Lehen pertsuan Jinko onari erranen dut esker mila,

 Urtheak johan, ta urtheak jin, ikusteko urtharrila

 Urthe on baten desiratzen ni, bazterretan banabila

 Urthe berri hau bakez bethea, deneniztat izan dadila.

 

 2

 

 Lehen hau baino laburragua, bethi izan da otsaila

 Hogoi-ta zortzi egunekilan, atchikitzen dauku saila:

 Elhur-Karroinek, ihautirian ardura dute gasaila

 Kausera-Krepak, supazterrian, gustura jan ditzagula.

 

 3

 

 Hirugarrena Martchua daite, ez balinbaniz tronpatzen.

 Liliek ere bazter guziak, orduan duzte hondatzen

 Chaharrak ere alegeratzen, choriak baitu kantatzen

 Negu gaichtoa, Martcho maiteak, primaderaz du ordaintzen.

 

 4

 

 Jinko-legeak erakasten du, egiaren arraitia:

 Anhitzendako ez da goizegi, Aphirilaren jitia!

 Tronpe egunaz baliatzen da, gisa hartan gezurtia

 Orduko hutsak Bazkoz kofesa, gizonki pasa urthia!

 

 5

 

 Adichkideak nola esplika, ilabethe ederrena?

 Landare gazte, lili airosen, ta chori kantariena?

 Oihan handia neguan buluz, Maiatzian freskuena:

 Akabatzian ekartzen dauku, amaren besta eguna.

 

 6

 

 Bere aldian ichil-ichala, heldu zerauku ekaina:

 Otsaila, baino plachentagua, berotzen dauku sasoina.

 Hoi-ta laugarren egunian da Jondoni Juane patroina.

 Ogi-belharren sabairatzeko, emaiten dauku dohaina.

 

 7

 

 Uztailak aldiz urthe guzia, bi aldetarat erdizka.

 Ekainez bildu ogi-espalek, ganerrian zonbait bihika.

 Gobernamendua ere dugu, orduan arras kilika,

 Bethi beldurrez noiz othe duen galduko errepublika!

 

 8

 

 Eskual-Herrian Agorrilian dirare denak bestetan:

 Soinu-Muthilak ibil ditela, holaholachet esketan.

 Asko donado eta Mutchurdin, hek dagozila estekan.

 Heien iduri ez izaiteko, ibil gaiten errekestan.

 

 9

 

 Doi bat badua, bainan, sobera, ez abusatu plazetan

 Denbora joan-ta urriki zonbait izan ez dain bihotzetan

 Arbi-paruchak ereiteko-ta hasi behar iratzetan.

 Jostetak utziz Buruilez berriz gaitezen gure etchetan.

 

 10

 

 Lege berri bat segur ikusi nahi nuke ezarria,

 Alegarntzian jar bailitake orduan Eskual-Herria!

 Lanak utzirik, utzo ihizin, pasa dezagun Urria.

 Hegaldatzeko punduan bertan botatzekotan erbia.

 

 11

 

 Lanian ala alegrantzian orozbat baigira udan,

 Bildutasunik handienian jan gaite azaro huntan:

 Mundu hunetan hil-biziaren bethi garelakotz mugan

 Omia Sainduz othoitz in behar, hil-harrietako tomban.

 

 12

 

 Hamabi ilabetheak bitza Abenda harek burura

 Eguberri gabaz -Jesus-Haurra, ethortzen zauku mundura.

 Kusiz zorionaren argia, zorigaitzaren hitsdura,

 Betelemeko haurtcho ttipiak tira gaitzala zerura.


inprimatu