inprimatu
Errecart eta Inchauspe-ri
Izenburua:
Errecart eta Inchauspe-ri
Sinadura:
Etxamendy, Jean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
Alea:
284.zk.
Orrialdea:
6

Errecart eta Inchauspe-ri

 

Etxemendy, Jean

 

 1

 

 Hamazazpigarrena, oi Apirilari

 Argitu zaio aurthen, zoin distiragarri!

 Bozka eguna baitzen, egin naiz koblari,

 Agurren emaiteko «Eskual-Herriari»

 Bai eta gradoratu zauzkun bi jauneri!

 

 2

 

 Alegera girade oraiko moduan

 Ikusiz Errecart ta Inchauspe graduan:

 Eztitucheak dira denak mementuan,

 Bainan atchikikore gauza hau goguan,

 Ezen izan baitira gaitzeko guduan...

 

 3

 

 Egun hetan ez ziren ez eskas paperrak:

 Azkenekotz bethecheak ziren bazterrak:

 Alde orotarikan zer elhe ederrak!

 Zuen kontra halaber, ahophaldi tcharrak

 Bazinduztela segur huts handi azkarrak...

 

 4

 

 Etsenplu bat huntarik tira dezatela;

 Ichilehago bertzela egon ditezela;

 Arbola orok badu bai doiko itzala,

 Itzaldunak fruitua ekartzen duela,

 itzal-fruitarik gahe, eiharra dagola...

 

 5

 

 Deputatu baitugu «Errecart» suharra

 Ganbara argizale: «eskualdun su garra»

 Ainhitz-i zure gatik bethe da pegarra:

 Orai omore tcharra, hori gauza klarra!

 Ez baitute pasatu, desiratu parra.

 

 6

 

 Nola argizagia gau ilhunenari,

 Biak hala zarezte gu denen gidari:

 Argi eta fagore Eskual-Herriari,

 Aberatser bezala jende beharrari:

 Horrela berdinean dugu izan nahi

 

 7

 

 Kanpuak primaderan eder du floria,

 Gustian dagonian kantari choria:

 Orai halaber dago Eskualdun Herria

 Zuen gerizan baita, oi gure loria!

 Irabazi onduan zuzen bitoria...

 

 8

 

 Agur eta ohore zuri: «Luis Tnchauspe»

 Azken pertsuan irriz hola ar gaitezke

 (Soinu-muthila -bainaiz, ideiak banuzke)

 Cherbachoinerat oino segur jin gintazke,

 Bestak ditugunian, zure ganat eske...


inprimatu