inprimatu
Bi eskualdunen, Marokako kozina
Izenburua:
Bi eskualdunen, Marokako kozina
Sinadura:
Etxamendy, Jean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
311.zk.
Orrialdea:
4

Bi eskualdunen, Marokako kozina

 

Etxamendy, Jean

 

 1

 

 Bi eskualdun soldado badira marrokan,

 Trichtezian daudenak, segur arras bekan...

 Oraino holakorik nehork ez du ukan:

 Sarturik izan gira gaitzeko botigan...

 

 2

 

 Sujet paregabe bat, badut kundatzeko:

 Arrazoin aski bada, irriz urratzeko!

 Ez da, segurki handi guri gerthatzeko:

 Odre bat izan dugu kozinan sartzeko!

 

 3

 

 Igande eguerditan berri hori jakin;

 Onhartua izan zen ta atseginekin:

 Eginen ginduela jana elgarrekin,

 Hatzemaiten ahal zen gauza onarekin.

 

 4

 

 Gure karguaz fier eta alegera:

 Pentsaketen iteko, juan ginen ohera.

 Biek zopa ta saltsa, ofizio bedera:

 Apharu on bat zagon, denen arabera.

 

 5

 

 Seietan zopa eta bortzetan ohian,

 Lo egiten baitugu, trankil garenian!

 Bina gose delarik triparen banian,

 Lagunak ere dira kechatzen ordian...

 

 6

 

 Hasi ginen serios, zoin gure lanari,

 Laguntzak eskatuz hor, zeruko Jaunari.

 Batek behatuz bethi, bertziain planari,

 Elgarri gindiola, hola «Jana-Mari».

 

 7

 

 Zopa zen enetako izan, zorigaitzez...

 Ez nintzan urrikaldu lagun dohakabez!

 Krakada bat eginik, ez nindagon gosez;

 Ez ninzan okupatu ez besten dolorez.

 

 8

 

 Lur-sagar, aza, porru, ilharrak emanik,

 Su-gar paregabe bat ne gisan eginik,

 Ustez egiten nuen hor ba zerbait onik,

 Mahairat-eta ziren erdiak gordinik.

 

 9

 

 Solas berezi bat dut ilharrarendako:

 Horrek hasteko berritz ez nau tronpatuko!

 Oren bat arizanik arras, horrendako:

 Ez nuen uste gogor zirela jaliko!

 

 10

 

 Saldaren ondotik zen «lantillaren» aldi;

 Holakorik, hargatik, ez dut jan aspaldi.

 Soldaduak holachet jan baleza bethi,

 Ez litake pizuan laster johan goiti!

 

 11

 

 «Urrugnarrak» lantiller eman duen pecha,

 Nik hau erranagatik, ez zaitela kecha!

 Zuk egin saltsak zuen, iduri ohocha,

 Nun gordeak zintuen gatz-ta bjper belcht.

 

 12

 

 Eskuatduhek goserik atchiki kaskoina,

 Hori zen aintzineko gu bien konbina!

 On dute, zonbait aldiz, ditzagun engana,

 Guk ere gure gisan dugula chikana!

 

 13

 

 Beldur baiginen igor gintzazten kanpora,

 Pensaketa hau laster jin zaukun gogora:

 Beldurrez eta irrin zezaten ahora,

 Kargua uzten dugu, erran ginden gora...

 

 14

 

 Zertaz kapable ginen, gisan ikusita,

 Aphairu arrarua holachet eginta,

 Barne batetarat zen «Chef» haren gomita,

 Garrazki eman zaukun hau bier koñita.


inprimatu