inprimatu
Euskal Herri poeta
Izenburua:
Euskal Herri poeta
Sinadura:
Etxamendy, Eņaut
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendi, Eņaut

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
874.zk.
Orrialdea:
23

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal Herri poeta

 

Etxamendi, Eņaut

 

 Euskal Herri poeta

 czla horri pollita

 munduak nahi zuen

 gindezan pertsuz kanta

 Pirineo, mendiko

 indioak giņen eta

 gure negar auhenak

 estetentzat enkarta.

 

 Doņu berri batian jotzen hasia baita

 munduak, belarriak naski hetsita dauzka

 doņu berria emok azkarrago zapazta

 esteta, hoiek orok duten atzeman nota.

 

 Nahikoa dela-ta izaitia poeta

 labanetan dira-ta gaur gure gogoetak.

 

 Mendi gainean elur

 aranian iturri

 zapaldurik dagoņek

 auhenezko karduri

 euskal poetak gira

 halakoen iduri

 -munduarentzat aski

 bihotz, erdiragarri.

 

 Uste balin badute gutaz egin janari

 ez dezatela asma gaizkotela hazkurri

 eginen diotegu ukan bezainbat zauri

 ikas dezaten zer den gizona gizonari.

 

 Nahikoa dela-ta...

 

 Goiz-argia sortzian

 Nafarra gaiņ hoietan

 mendien trixtezia

 dohake hedoietan

 abertzale lagunen

 gorputzak hilobitan

 jauntzi beltzez andriak

 eliza athietan.

 

 Loratzen direnian

 amuiak bortuetan

 eskuak kruzaturik

 fusillen altzeirutan

 kantatuko diogu

 zeruari benetan

 poeten kantoria

 hoien orhoitpenetan

 

 Nahikoa dela-ta...

 


inprimatu