inprimatu
Eta huna baskal denboran entzun zonbait persu
Izenburua:
Eta huna baskal denboran entzun zonbait persu
Sinadura:
Etxamendy
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxamendy

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
Alea:
323.zk.
Orrialdea:
4

Eta huna baskal denboran entzun zonbait persu

 

Etxamendy

 

 1

 

 Alegrantzian, sar-arazten nau egun egungo egunak

 Hauche da dohain ederra daukun egiten jinko jaun hunak

 Elgarretarat bil-arazirik, hola eskualdun lagunak

 Koblari gisa, lehen hitza dut erraiteko «Agur jaunak».

 

 2

 

 Eskual-herriko chokoetarik, urrundu ginen gu behin

 Marroka huntan, zoin gure alde, ere anhitz hurrats egin

 Bainan halere penen ondotik, badugu zonbait atsegin

 Ostatu huntan jaten-ahalko baitugu gaur elgarreekin.

 

 3

 

 Konpaña huntan gradoz gorena, baitukegu «Iraztorza»

 Gizon serios eta abila, aita Urrugnar, arotza

 Gradatu hoien manu-azpian, trichtezian, bagabiltza

 Ta bichtan dena, armada joko, bethi dute azken hitza,

 

 4

 

 Ene Garaztar lagun maitea, hau barka zadazu othoi

 Ezterentçubyn baino gehio, hemen ez baizira urgoi

 Pilota eta museko kartak sakélan dago Ihidoy i

 Ardurenian ichilik dago, bainan pentsu du bere doi.

 

 5

 

 Jan «Gonzales»-ek ezin hobeki, presentatzen du Baigorry

 Neholaz hantik, handiagorik ez zezaketen igorri

 Gizon propria armadan dago, lerden, koloriak gorri

 Baso bat arno barnerat geroz ez ditake fida horri.

 

 6

 

 Astoa desferra zuelakotz, oinez jin da «Irigaray» 

 Jakin berri dut, Louhosso herrin, batuela bi andre gai

 Lagunekilan konforme bainaiz, deklaratzen dauzut orai

 Delako «Killa» jin bezain laster, zur' ezteyak tugu jan-nai.

 

 7

 

 Izura ere aiphatuko dut, elhakatuz lagun «Indart»

 Bethidanikan adichkide on eta fidelena zauzkat

 Bainan kusten dut, asetzekotan, ez duzula aski plat bst

 Eta nik uste hala segituz, inen leher edo zapart.

 

 8

 

 Marroka orai kitatu eta, Hazparnen banintz permeti

 Nihun ere ni han bezain untsa ez bainitake liberti

 Klasa denboran nuen lagun bat, han kausitzen dut Durruty

 Arnoa nasai ikusten badu, hunek behar du ur-guti.

 

 9

 

 Itsas hegiko Donibanetik ethorri da «Olaechea»

 Nere solasak baino nahio, luke ikusi etchea

 Bi urthe eta lau ilabethe, preso hau zorte trichtea

 Ezin hobeki konprenditzen dut, oi zure ezin-bestea.

 

 10

 

 Itsas-hegitik gisa berian, botari bat «Otamendy»

 Holako biligarro borthitzik, ez ahal da hemen gaindi

 Eta zer behaut erran jaun huntaz, Chuberotar

 [«Larramendy»

 Baskal-denboran lo egon zauku, nik ez dezaket komprendi

 

 11

 

 «Maeayak» ere «Garrispe» igorriz, frogatu du amodio

 Hongo jaun merak, hau jakitea, nik uste duen balio

 Baso arnoa, jastatu aintzin «Garrispe» dena eskarnio

 Bainan bost pinta berak edan tu, ez ahal duke hastio

 

 12

 

 Suhuskunetik goserik jin da, gurekin nahiz baskaldu

 «Diriart» hori; hauche da peza, armadan deus ez du galdu

 Pilotan ere akitu zauku, zeren ez baitago salhu

 Fama gehio ibil lezake, museko jokua balu.

 

 13

 

 Ene lagunik handienari, finkatzen dut larderia

 Maiz laburzki sesituko du «Garbizuk» arralleria

 Bi ilabethez, alferkerian, gozatuz «infirmeria»

 Eta nunbaitik, egun justoki, ez huts-egin baskaria.

 

 14

 

 Iphar-Afrikan iruzkiak db, segur saminki berotzen

 Ta eskualdunak, fazoinik gabe, arnoari dira lotzen

 Pertsu hunetan aiphatuko dut «Beskoitzeko Maillarrancen»

 ahatzak piko bat merezi du, gu bezala ria harrotzen

 

 15

 

 Permisionez izan berri da «Iriarte» Ezpeletan

 Eta fama da, itzuli hori, ez du egin debaldetan

 Egun ilhunen ondotik asko, argitsuak mundu huntan

 Zonbait denbora laburrik barne, gitazke han ezteietan

 

 16

 

 Nere izena ez eman nahiz, hemen nabila ihesi

 Marrokan nunbait, hatchemanen nau, nahi nuenak ikusi

 obera urrats egin dezan, marka behar du ikasi

 Baskari hartan lagun guzier, ninzan sudurrez nagusi.


inprimatu