inprimatu
Bakersfield-eko pilotako plaza
Izenburua:
Bakersfield-eko pilotako plaza
Sinadura:
Etchamendy, Mattin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etchamendy, Mattin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1486.zk.
Orrialdea:
5

Bakersfield-eko pilota plaza

 

Etchamendy, Mattin

 

 1

 

 Irrintzina bat entzun izan da egun Bakersfield aldetik

 Amerikano euskaldun orok aditu dote engoitik

 Nihaurek ere daukat bihotza alegrantziaz beterik

 Gure amentsa bururatua ondikotzat ikusirik.

 

 2

 

 Pyrenetako mendi aldetan Euskal-Herri xoko hetan

 Gure aitasok hautatu zuten pilota lengo mendetan

 Joko garbi hau maitatua zen beti euskal haurridetan

 Guk ere berdin segi dezagun zoinek gure lekuetan.

 

 3

 

 Euskaldun gazte pilotariak xuritan jauntzirik plazan,

 Iduri dote larrazkeneko urtxoa pago aldaxkan

 Begia argi, gogoa garbi, odola sano zainetan

 Joko hoberik ez dut ikusi nihun ere mundu huntan

 

 4

 

 Kalifornian iguzkia da itsas aldean etzaten

 Euskaldun asko egun dirare beren odolaz oroitzen

 Ikusiz hola euskal usaiak Amerikan ohoratzen

 Euskaldunaren nortasuna da asko bihotzetan pizten.

 

 5

 

 Azken pertsu hiretzat dohak, euskaldun aita maitea

 Bizi haizeno beira zak beti euskaldunen bertutea

 Euskaldunaren nortasuna duk ontasun paregabea

 Hire semeaz egizak otoi ontasun horren jabea.


inprimatu