Batzutan behar da, eta beharrezkoa da
Espriu, Salvador
Batzutan behar da, eta beharrezkoa da
gizon batentzat, bizitza herriaren alde ematea,
baina ez du inoiz herri oso batek
gizon bakar batengatik hil behar:
Gogora ezazu hau beti, Sepharad.
Ahalegindu zaitez elkarrizketaren zubiek
tinko iraun dezaten, eta saia zaitez ulertzen eta maitatzen
zure semealaben arrazoiak eta mintzaera ezberdinak.
Euria gutxi gutxika eror dadila lur ereinetan,
eta haizea, esku luzatu leun eta txit onuragarri gisa,
pasa dadila zelai zabalen gainetik.
Bizi bedi Sepharad sekula sekulorum
ordenean eta bakean, lanean,
gatx den eta merezitua duen
askatasunean.